Aurten ukrainiar ejertzitoak Donetsk Herri Errepublikan utzitako biktimen inguruko datuak

Urte hasieratik Ukrainiar Indar Armatuen (FAU) erasoek, bonbardaketak gehien bat, dozenaka biktima eragin dituzte Donetskeko Herri Errepublikan (DHE).

Daria Morozovak zuzentzen duen DHEko giza eskubideen defendatzarako erakunde ofizialak zabaldutako datuen arabera 2021an, 5 zibil eta Herri Milizietako 42 kide hil dira ukrainiar ejertzitoaren bonben eta tiroen ondorioz edo ukrainiar militarrek jarritako minen eztanden ondorioz.

Horrez gain, hildako kopuruen datu ofizialei geitu behar zaie zaurituena. Guztira, urtarrilak 1etik uztailak 2rarte, DHEn zauritutako  pertsonak 58 izan dira, tartean 9 zibil; beste guztiak lerro frontean defentsa lanak egiten ari ziren Herri Miliziako soldaduak ziren edo medikuntza lanak egiten zuten militarrak.

2014an, orduko Ukrainiar gobernu kolpista eta mendebaldezalearen aginduetara zeuden ejertzito zein eskuin muturreko paramilitar ukroek gerra hasi zutenetik, 5.008 pertsona hil eta 8.000 zauritu dira DHEn

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *