Probatu duzue zuon Facebookeko profilean gure web gunearen loturaren bat argitaratzen? Mezu bat agertuko zaizue non Facebookek gure orrialdearen eduki guztia zentsuratu duela komunikatzen du.
Gure Komitearen aurka Facebookek duen jarrera hau 2019ko urte bukaeran hasi zen, geroztik ezinezkoa da edonorentzako gure web gunearen loturarik jartzea. Oraingoz egunero argitaratzen ditugun post-ak ez dizkigute zentsuratzen eta behintzat sare sozial horretatik informatzen jarraitu dezakegu. Gaur egun 2.058 jarraitzaile ditugu.
Argi daukagu gure lana ez zaiola gustatzen Facebookeri gure web-gunea Donbassen gertatzen denaren inguruan Mendebaldeak kontrolatutako mass mediek emandako ikuspuntu hegemonikoarekin bat ez datorrelako. Gure aldetik Kiev-ko gobernuak Donbassen aurka daraman jarrera erasokor, errusofobo, faxista eta kriminala salatzen jarraituko dugu eta baita ere 2014an Ukrainian eman zen estatu kolpe mendebaldezalearen ondoren sorturiko erreximen politikoak herritar rusofonoen, antifaxisten, komunisten eta oro har ezkerreko indar guztien aurka burutzen dituen zakarkeriak.
Bitartean gogoratzen dizuegu gure Facebook-eko (@euskalherriadonbass) profilaz gain Twitterren (@EHDonbas) kontua dugula non jada 4.032 jarraitzaile ditugu. Telegram kanala ere daukagu. Aurten gainera Facebooken zentsura dela eta Mastodon sare sozialean ere kontua irekitzea erabaki dugu: https://mastodon.social/@EHDonbass
Hemendik aprobetxatu nahi dugu sare sozialetan jarraitzen gaituzuenoi eta gure web-gunea bisitatzen duzuen guztioi eskerrak emateko gure lana babesten duzuelako. Mila esker!!