Egileak : Unai Vazquez Puente (koordinatzailea)
Iratxe Perea
Asier Blas
Txente Rekondo
Alaitz Amundarain
Luis Miguel Uharte
ISBN:978-84-8438-571-4SHU:32
Argitalpen-urtea: 2015
Gaiak: Gatazka, Inperialismoa, Mundua
Jakintza-Arloak: Politika
Argitaletxea: UEU
Orrialde kopurua: 152
Liburu honetan Gaur egungo munduaren funtzionamenduari so, kontzeptu jakin batzuk landu nahi izan ditugu: globalizazioa, kapitalismo neoliberala eta inperialismoa bereziki. Hori guztia oinarri, munduan sortutako gatazkak eta hainbat prozesu ulertzeko gakoak lantzea izan dugu erronka. Kontinenteka: Europaren eraikuntza eta izaera inperialista; mundu arabiarra eta Palestinaren garrantzia, eta, azkenik, Latinoamerikako prozesu bolivartarra zein Jatorrizko Herrien borroka antiinperialismoaren paradigma gisa.
Esku artean duzun lanean, unibertsitaterako ikasmateriala izanda ere —Soziologia, Zientzia Politiko, Kazetaritza edo Antropologiarako besteak beste—, landutako gaiak modu sinplean azaltzen dira, aditua ez den irakurlearentzat, inperialismo kontzeptuaren sarrera gisa, munduko gatazka nagusiak ulertzeko lerro nagusiak ulergarriagoak bilakatzeko. Erreferentziako materiala izatea nahi dugu, akademiatik haratago, edozein herritarrentzat.
Liburua deskargatzeko: http://www.buruxkak.eus/liburua/munduari-so-zenbait-gatazka-eta-prozesuren-gakoak-ulertzeko-xxi-mendeko-inperialismoaren-analisia/2359