Errusiar Federakundean Alderdi Nazional Boltxebike (NBP) alderdi sasifaxista sortu zuen Eduard Limonov idazle eta aktibista hil da

*BERRIA

Eduard Limonov atzo hil zen, Moskun, 77 urterekin, haren alderdi Beste Errusiak jakinarazi duenez. «Gaur, martxoak 17, Eduard Limonov hil da. Detaile guztien berri bihar emango dugu», adierazi du ohar labur baten bitartez.

Limonovek 1970eko hamarkadaren amaieran hasi zuen literatur ibilbidea, eta ordukoa du lehenengo eleberria: Ni naiz, Édichka. Ordurako Sobietar Batasunetik alde eginda zegoen; lehenengo New Yorkera jo zuen, eta gero, Frantziara. Han, Parisko literatur zirkuituetan lekua egin zuen, eta ezagun egin zen berehala, bere iritzi politikoak zirela eta: nazionalista errusiar eta boltxebiketzat zeukan bere burua.

Limonov Donbassen Beste Errusia alderdiko miliziano baten hiletan. Bere alboan Prizrak brigadako komandante bat dago

Parisen segitu zuen idazten, eta 1991n, Sobietar Batasuna desegin ostean, jaioterrira itzuli zen, politikan aritzeko asmoz. Alderdi Nazional Boltxebikea sortu zuen 1993an —bera izan zen presidentea—, eta, hura legez kanpo utzi ostean, Beste Errusia sortu zuen 2010ean. Azken urteetan, Vladimir Putin presidentearen etsai porrokatua izatera iritsi zen.

Limonovek poesia eta prosa idatzi zituen, eta baita testu politikoak ere, baina munduarentzat Emmanuel Carrere idazle frantziarrak idatzitako Limonov liburuak (2011) egin zuen ezagun. Lan mardul horretan, Carrerek Limonoven bizitza eraman zuen orrietara, biografia, kazetaritza eta autofikzioa nahastuz, eta arrakasta handia izan zuen.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *