Orain dela 76 urte Ejertzito Gorriak Leningradoko setioa hautsi zuen

 

*Maiatzak 1 Egin ekimena (Bilbo)

1941eko ekainaren 22an Alemaniak Sobietar Batasuna inbaditu zuen. 1941eko abendurako argi zegoen gerraren norabidea ez zela Alemaniako Aginte Nagusiak buruan zeukana. Izan ere, Leningradok eta Sebastopolek erresistentzian jarraitzen zuten ipar eta hegoaldean, hurrenez hurren. Horrek Moskuren kontrako ofentsiba etenda utzi zuen.

1941eko uztailaren 10ean Leningradoko defentsari ekin zioten. Hiriko biztanleek Aginte Nagusi Sobietarraren deialdiari erantzun zioten eta indar guztiekin alemaniarren aurrerapenen erresistitzeari ekin zioten. Emakume, ume eta nagusiek gotorlekuak eraiki zituzten, lantegietan armak eta teknologiak fabrikatu zituzten, soldaduen arropak josi zituzten. Esfortzu ikaragarria egin zuten Leningradoko biztanleek, baina hiria defendatzea lortu zuten, alemaniarren ofentsiba geldiarazi zuten. Orduan, Leningradoko biztanleak gosez akabatzea eta hiria suntsipeneraino bonbardatzea erabaki zuen Hitlerrek. Erabateko blokeoa 1941eko irailaren 8an hasi zen eta 1944ko urtarrilera arte luzatu zen. Herri sobietarraren kemenaren sinbolo bihurtu ziren leningradotarrak.

Blokeoak 2.887.000 pertsonari eragin zion guztira, 400.000 ume barne. Hitlerren tropek 150.000 jaurtigai inguru bota zituzten eta 107.000 bonba su-eragile baino gehiago. Alemaniarrek egunero lau orduz bonbardatzen zuten hiria, goizeko zortzien eta gaueko hamarren artean. Bitartean, muturreko gosea pasarazten zieten hiritarrei. 1942ko urtarrilean elektrizitate eta ur-korronterik gabe utzi zituzten.

Biztanleen borondate kolektiboak mantendu zuen erresistentzia eta alemaniarrek hiria hartzea galarazi zuen. Milioi bat inguru hildako izan ziren arren, Leningradoko biztanleek basakeriari aurre egin zioten eta ez zuten etsi.
Armada Gorriak 1944ko urtarrilaren 14ean hasi zuen Leningradoko setioa hausteko ofentsiba. Urtarrilaren 26an setioa hautsita zegoela eta alemaniarrak kanporatuak izan zirela aldarrikatu zuen Iosif Stalinek. Leningradon egun horretan bertan ospatu zuten beren askapena 324 tirotako

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *