Zozulia futbolari naziak ez zuen Tuteran jokatu joan den asteazkenean Kopako partiduan

*ARGIA astekaria

Joan den asteburuan lehenbiziko aldiz Espainiako Ligako 2. mailako partidu bat bertan behera utzi zuten, Rayo Vallecanoren zenbait jarraitzailek Albaceteko Roman Zozulia jokalari ukrainarra nazia dela oihukatu ostean. Asteazken honetan Albacete Tuteran jokatzekoa zen, baina Zozulia ez zen Euskal Herrira etorri.

Roman Zozulia (erdian) militar ukrainarrez inguratuta.

Espainiako 2. B mailan jokatzen duen Tudelano futbol taldeari Albaceteren kontra jokatzea egokitu zitzaion Espainiako Erregearen Kopako lehenbiziko txandan. Partiduak ez du ikusmin berezirik eragin Nafarroako herritik harago, Gaztela Mantxako taldean jokatzen duen Roman Zozulia ultraeskuindarrarengatik ez balitz.

Joan den asteburuan, Rayo Vallecano eta Albaceteren arteko partiduan gertatutakoaren ondoren, ordea, askok jakin nahi zuten ea Zozulia Tuterako partiduan izango zen. E-Ribera hedabideak informatu zuenez, ordea, ez zen hala izan, entrenatzaileak ez zuelako partidura deitutakoen zerrendan sartu.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *