*EH-Donbass Elkartasun Komitea info
Sare sozialen bitartez jakin da “Aidar” ukrainiar bataloi neonaziren komandanteetako bat hil egin dela azken egunotan Donbassen, antza ukrainiar indarren baitan izandako barne liskarren ondorioz. Zenbait ultraeskuindar ukroen twitterreko kontuetan argitaratutako txioei ezker jakin da Aidarreko buruzagiaren heriotza. Twitterreko kontu hauetan faxistek Tikhon Kurbatov deitzen zen buruzagi ultraren heriotzagaitik haien zamina eta atzekabetasuna adierazten dabiltza azken egunotan baita hildakoa goraipatzen burkide “paregabe” bezela aurkeztuz edo “gerlari” bat zela esanez. Ez dute argitzen nola gertatu den Kurbatoven heriotza baina haietako batzu novorussarrei egotzi diete erantzunkizuna
Baina errealitatea ez da hain epikoa izan ere heriotza ukrainiar serbitzu sekretuek, alegia SBUk (Ukrainiar Serbitzu Bereziek) drogen trafikoaren aurkako sarekada burutzen ari zirenean Aidar bataloiaren aurka gertatu da edo behintzat indar paramilitar honetako elementu batzuen aurka operazioa burutzen ari zirenean. Ez dago oso argi zer gertatu den baina badirudi SBUkoek operazioa burutzen ari zirenean paramilitar neonazi batzuk aurre egin dietela eta serbitzu sekretuek tiro egin dute zenbait ultra zaurituz, tartean Kurbatov komandantea gerora zauriak ezin gaindituta hil egin dena.
Guztira bi militar zauritu dira SBUren operazioan eta zenbait atxilotuak izan dira drogarekin trafikatzen ari zirenaren akuzaziopean.
Gaur egun bataloi ultraeskuindarra 24. Batalloi Aidar izenez esaguna da eta Ukrainiar Indar Armatuen (FAU) 53. Brigada Mekanizatuan dago integratuta beraz gerrako lehengo urteetan, Azov erregimientoa bezelaxe, Aidarrek zuen izaera paramilitarra galdu du. Hori bai bertan daudenak ideologia neonazia mantentzen jarraitzen dute.