EH-Donbass Elkartasun Komitea Portugaleteko “Liburu, fanzine eta material politikoaren azokan” egongo da

Euskal Herria – Donbass Elkartasun Komitea Irailak 27tik 29ra Portugaleten ospatuko den “Liburu, fanzine eta material politikoaren azokan” izango gara.

Egiten dugun lanak interesatzen bazaizu eta argitaratu eta banatzen dugun materiala eskuratu nahi baduzu, aukera paregabea daukazu Ezkerraldeko herri honetan.

Gogoratu Komitean daukagun materialaren salmentarekin lortzen dugun dirua gure borroka autokudeatzeko balio duela (bidaiak, kartelak, eskuorriak…) eta horrez gain Donbass eta Ukrainian laguntza ekonomikoa gehien behar duten kolektiboentzako ere zerbait zuzentzen dugula.

Gora Donbasseko herriaren borroka!!

Gora elkartasun internazionalista!!

 

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.