«Poiskoviki», oroimen antifaxistaren errusiar mugimendua

*Artikulu honetan aurkitzen den informazioa frantziar eta espainiar zenbait komunikabideek argitaratutako artikuluetatik lortu ditugu baita euskaratu ere – EH-Donbass Komitea

80. hamarkadako azken urteetan, Sobietar Batasuna erortzeko gutxi falta zenean, Errusian sortutako oroimen historikoaren inguruko mugimendua da Poiskoviki-a. Gaur egun azken urteetan ezagunagoak egin dira batik bat ere agintariek ematen dieten babesagaitik, izan ere abertzaletasun edo patriotismo mota hau bultzatzen ari dira Errusiar Federakundeko gobernutik.

Poiskoviki, mugimenduak jasotzen duen izen ofiziala da eta baita bere partaideei deitzeko erabiltzen den izena. II Gerra Mundialean, Errusian Gerra Handi Abertzale edo Patriotiko izenez esaguna, burrukaldiak egon ziren tokietan soldadu sobietarren hondarrak aurkitzeko ardura dute poiskovikiek eta posible balitz, nahiz eta hau erreza ez izan, hondar hoiek norenak diren identifikatu hilerri militar batean ohorezko agurra eman baino arinago.                                                                                                                                            Datu ofizialen arabera 42.000 pertsona osatzen dute mugimendua, gehien bat 15 eta 65 urte bitarteko bolondresak. Gaur egun Errusiar Federakundea diren lurretan zehar 1941 eta 1945 bitartean borrokaldiak eman ziren baso eta landetan zehar ikus daitezke poiskoviki taldeak eskuan palak eta metalak detektatzeko gailuak dituztela.

Udaberri honetan hoiek bezalako hamarnaka taldek Sinyavinoko mendixketan, sobietar garaian Leningrado zen San Petesburgotik hurbil, indusketak egiten hasiak dira. “Leningradoko sortea hemen erabaki zen. Tropa sobietarrak lau aldiz saiatu ziren blokeo nazia apurtzen eta galerak larriak izan ziren” dio “Ingria” izeneko bolondres talde bat zuzentzen duen 64 urteko Evgueni Ilin historialariak. “Apirilak 19tik gure taldeak beste indusketa taldeek berrezkuratutako 800kin batera hemen lurperatuak izango diren 16 soldaduen aztarnak aurkitu ditu” azaltzen du Ilinek. 2000. urtetik bere taldeak 3.204 soldadu eta ofizial sobietar hobiratu ditu.

Gerra orain dela 74 urte bukatu zen baina borroken aztarnak bertan jarraitzen dute. Leku guztietatik lubaki zaharrak ikusten dira eta obusek eragindako zuloak. Lurretik errez berragertzen dira  granada eta obusak bezalako arma zaharrak, baina baita ere haien bizitza hemen nazi-faxismoaren aurka borrokatzen galdu zutenen hondarrak. Aurkitutako hezurrak kontu handiz ordenatzen dira ezkoztatutako oihaletan poiskovikien kanpai dendetako atzeko aldeetan. Haien ondoan leku hoietan aurkitutako objetuak daude: fusil automatiko bat, bizargin baten kutxatila, domina batzu…

“Indusketetan parte hartzen duzunean konturatzen zara nolakoa izan zen garaipenarengaitik ordaindu beharreko prezioa eta noraino gerra gogorra eta krudela izan zen. Hau ez du pelikuletan agertzen diren irudi politekin ezer ikusirik” onartzen du 30 urteko Alexei Txupikov kimikariak.

Soldadu sobietarrak, beste herrialdeetako tropa batzuetan egiten zen bezelaxe, hiltzen baziren identifikatzea posible egingo zuen plaka bat eraman behar zuten, beraien izena, abizena eta jaio ziren eguna zeraman paper zati bat sartunda zeraman medailoi batez osatua. “Baina gehienek ez zuten ezer sartzen superstizioagaitik” azaltzen du Evgeni Illinek.

Joan den maiatzak 7 eta 8an, Garaipen Eguneko (Maiatzak 9) ospakizunak baino arinago, Sinyavinotik hurbil 714 soldadu eta ofizial sobietarren hondarrak lurperatu ziren bertako agintarien presentziarekin. 18 izan ziren identifikatutako soldaduak eta haien senitarteko batzu ere joan ziren bertara. 60 urteko Maria Gavrilova Moskuko hegoaldean dagoen Kaluga eskualdetik heldu zen 1942an hildako bere osaba Piotr Nobikoven lurperaketarako. Kasu honetan nor zen identifikatzea posible izan zitzaien poiskovikiei ze hildakoak zeraman kantinploran bere izena idatzita zegoen. “Oso eskertuak gaude” esan zuen begiak malkoz beteta Mariak “bizitza osoan desagertutzat eman dut”.