Zelenskik Ukrainako hauteskundeak irabazi ditu, hauteslekuetako inkesten arabera

*EITB

Igande honetan Ukrainan izandako presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzulian nagusitu da Vladimir Zelenski aktorea, bozen % 72,7rekin, hauteslekuetan egindako inkesten arabera.

Petro Poroshenko egungo presidenteak bozen % 27,3 bakarrik eskuratuko luke. Herrialdeak bizi duen krisi ekonomiko larriagatik eta Donbaseko gatazkagatik Poroshenko zigortu dute herritarrek.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *