200 lagun Erroma-ko (Italia) Spartaco gune okupatuan Carabana Antifaxistaren aldeko herri bazkarian

*Info EH-Donbass Komitea

Aurreko igandean, apirilak 14, Banda Bassotik antolatutako Carabana Antifaxistaren aldeko Herri Bazkaria (Pranzo Popolare) ospatu zen Italia hiriburuko Selinunte 57 kaleko Spartaco CSOAn (gune social okupatua eta autogestionatua). Gune okupatuak goizeko 11,30etan ireki zituen bere ateak eta 12,00etan Daniele de Michele zuzenduriko “I Villani” film/dokumentala proiektatu zen. Ondoren zozketa bat ospatu zen.

  Antolatzaileek Herri Bazkarira esku-hutsik ez joateko deia zabaldu zuten jendearen artean Donbasseko herriarentzat beharrezkoak diren produktuak eramateko eskatuz hala nola eskolarako materiala (arkatzak, koadernoak, boligrafoak, papera…) eta medikamenduak (antibiotikoak, antinflamatorioak, analgesikoak…). Gero bildutako material guztia Carabana Antifaxistak eramango du Donbassera

Anaitasunezko ihardunaldi honetan 200 pertsona hartu zuten parte heldu eta umeen artean eta horrela erakutzi zuten antifaxismoa, antinperialismoa, elkartasun internazionalista, borroka eta erresistentzia guztiak batzen dituzten lotura sendoak direla. Antolatzaileek eskerrak emateko sare sozialetan adierazi zutenez “horrelako egun bat diskurtso asko baino gehiago balio dute”.

EZ DIRA PASAKO!

NO PASARAN!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *