36ko gerran Bizkaiko kostaldeko Sollube mendian miliziano zein gudarien eta espainiar zein italiar indar militar faxisten arteko borrokaldiak gogora ekartzeko oroimena lantzen duen Bermeoko Sollube 1937 Elkarteak zenbait ekimen antolatu ditu apirilerako urtero egiten duen moduan. Aurten elkarteak jorratzeko aukeratu duen gaia faxismoa izango da, horrela mundu mailan baina bereziki Europan bizi dugun neofaxismoaren gorakadari nola erantzuten dioten beste toki batzuetan esagutzeko aukera izango dugu.
Gure Komiteari Donbasseko herriak bertako gatazkan faxismoari nola aurre egin dioten esagutzera ematea tokatu zaio. Gure hitzaldiaz gain bestelako ekimenak burutuko dira Bermeon apirilean zehar. Dudarik ez izan gure web gunean eta gure sare sozialetan haien berri emango dugula.
Bermeoko herrian izango diren ekimenen ostean Sollubera igoera ospatuko da urterolez bertan gudari zein miliziano antifaxistak omentzeko.