*Informazioa Antifashist web gunetik (antifashist.com) aterata dago. Itzulpen lanak EH-Donbass Komiteak egin ditu.
Denis Shatunovek 5. urtea du aurtengoa espetxean dagoela. Odessako antiMaidan mugimenduko partaide aktiboa izan zen. 10 urteko espetxe zigorra ezarri zion epaile ukrainiar batek Sergei Khodiyak neofaxista mendekuan hartzeko asmoa zuela esan zuenean. Norbaitek entzun egin zion eta poliziarengana joan zen kontatzera. Gerora poliziak atxilotu egin zuen.
Sergei Khodiya faxistak 2014ko maiatzak 2an Odessako erdigunean agertu zen ehiza egiteko rifle batekin eta tiro egin zuen desarmatuta zeuden zenbait pertsonen aurka. Biktimen artean Denisen laguna zen Yevgeny Losinsky gaztea zegoen eta jaso zituen zauri larriengaitik hil egin zen. Berarekin batera zeuden «Duma» egunkariko Oleg Kostantinov editorea eta polizia bat zaurituak suertatu ziren. Khodiya ez zuten prozesatu eta gaur egun aske dago.
Denis atxilotu zutenean bere familiak (emaztea eta seme alabak) Odessa utzi behar izan zuen ukrainiar ultraeskuidarren presio eta mehatxuak zirela medio. Errusiara aldegin behar izan zuten oso gauza gutxi eramanez, familiaren sostengurik gabe eta etxera dirua ekarriko zuen gizon baten faltarekin.
Denisek arazo kardiakoak izan zituen espetxera sartu baino aurretik eta kartzelan bizi duen erreximen zorrotzak asko okertu du bere egoera. Honez gain hepatitis kronikoa dauka. Zenbait alditan izan da espetxeko ospitalean. Hau gutxi ez balitz bere alabari ere bihotzeko gaitz bat aurkitu diote eta honek Denisen estres egoera okerrera joatea ekarriko dio.
Denisek eta bere familiak bizi duten egoera krudel hau konpondu egin behar da eta horretarako jendearen elkartasuna besterik ez daukate. Laguntza ekonomikoa ezinbestekoa dute.
Ordainketak egiteko 3 modu daude:
Sberbank txartela- 4276 4600 4772 1415 Anna Shatunova
Privatbank – 5168742606292880 (Gerasimchuk Anna Vasilyevna)
Webmoney – R030106892280 (rubloak) U402637870663 (hryvnia) Z324190868766 (dolarrak)