Alchevsk-eko orfanatoko umeek Euskal Herritik bidalitako materiala jaso dute

Alchevsk-eko umezurtz etxeko umeek (Luganskeko Herri Errepublika), Euskal Herria-Donbass komiteak dohaintzan emandako materiala jaso zuten. Kasu berezi bat aipatu nahiko genuke; 4 urterekin bombardaketen ondorioz gor geratu zen ume batena. Ume honen etxea bombardatu zuten ukrainarrek, logela txikituz. Orain arte ezin izan da eskolara joan familiak audifonoak ordaintzeko dirurik ez baitzuen, baina orain, emandako materialari esker, eskolara joateko aukera izango du.

Euskal Herria-Donbass Komitearen ohar bat ere irakurri zitzaien, umeei zuzendua, non distantzia handia egon harren, beraiekin ez garela ahazten azaltzen genien, eta zoriontsu eta irrifartsu nahi ditugula, beraiek baitira biharko etorkizuna.

Donbasseko umeentzako materiala eman duen pertsona orori eskerrak eman nahi dizkiogu. Banda Bassotti eta Lenari ere eskerrik beroenak dohaintza eskura ematearren eta horrela Donbasseko umeek ukrainar naziek lapurtutako irrifarra berreskuratzea posible egitearren.