GURE ESKU DAGOren giza-kateari atxikimendua

NOVORROSIA BEZALA EUSKAL HERRIAK AUTODETERMINAZIOA

            2014an ultraeskuinak Maidan bezela esagutu zenaren bitartez estatu kolpe bat eman zuen Ukrainian Europar Batasuna, NATO eta Estatu Batuen babesarekin. Gobernu berriaren berotasunpean, Bigarren Mundu Gerran naziekin kolaboratu zutenen ondorengoek (banderistek) nortasun ezberdin guztiak ukatuz homogeneizazio kulturala inposatu nahi izan zuten estatu osoan. Aldi berean izua inposatu zen, antifaxismoa eta baita gerra antinaziaren heroiak jazarriz. Gainera Leninen estatuak bota ziren eta baita ilegalizatu izan zen Alderdi Komunistaren egoitzak asaltatu ere. Persekuzio dinamika honetan azpimarratzekoa Odessa hiri ukrainiarreko Sindikatuen Etxeko sarraskia. Hamarnaka ezkerreko pertsona, anti-Maidan eta antifaxista bizirik erre edo erail egin zituzten ihes egiten saiatzen ari zirenean.

            Egoera honen aurrean Krimeak Errusiara bueltatzea erabaki zuen. Erreferendum baten ondoren Krimeako Errepublika deklaratu zuten eta haien independentziatik Errusiar Federazioan integrazioa eskatu zuten.

            Eskualde meatzarian Donetsk eta Luganskek autodeterminazio galdeketak ospatu zituzten ukrainiar gobernuaren oposizioa izan arren, indarrez sahiesten saiatu zena. Hala ere parte hartze oso handia lortu eta sekulako emaitza eskuratu zen faxismoaren esku dagoen Ukrainiatik banatzeko.

            Borondate demokratiko horren materializazio bezala, Lugansk eta Donetskeko Herri Errepublikak osatu ziren. Dakigunez, bidea ez dago arriskuetatik salbuetsita, eta Kieveko gobernu kolpistak gaur egun mantentzen den ofentsiba bat gauzatu zuen eta egunero gora egiten duten honako hilketa zifra hauek uzten dizkigularik:

  • 10.000 pertsona baino gehiago hilda
  • 25.000 pertsona zauritu inguru
  • Milloi bat eta bi milloi harteko exiliatu / errefuxiatu

            Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komiteak ez du defendatzen bakarrik Novorrosiako prozesuaren zilegitasuna, hain mediatikoak ez diren Abjasia, Osetia edo Transnistria bezelako beste kasuak bezela, baizik eta berea egiten du beraien patua libre eta demokratikoki erabakitzeko herrien kausa. Euskal erakunde bat izanda ezin dugu ez entzutearena egin Euskal Herriko gehiengo sozialaren aldarrikapenari. Horregatik Gure Esku Dagoren igande honetako, ekainak 10, ekimenarekin bat egiten du.

Gora Herrien Askatasuna!

 

Euskal Herrian, 2018ko Ekainaren 8an

Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *