ARMAGINTZA: GERRA ONA DA NEGOZIOENTZAT. GURE NEGOZIOA GERRA DA

Gure-negozioa-gerra-da.jpg
Txapela kentzeko moduko lana Azkoitian egindakoa: Armagintza: Gerra ona da negozioentzat. Gure negozioa gerra da, eta Gasteizkoak taldearentzako oparirik onena. Azalduko dugu.
Azken bolada honetan (batez ere, Ina Robles suhiltzaileak egindako ekintzari esker), gure taldeak hitzaldiak emateko jasotako eskaerak ugaritu egin dira, baina, hala eta guztiz ere, gure taldearen sorreratik genuen ildoari eusten ahalegindu gara: armagintzaren kontrako lana hobeto zabaltzeko bidea ez da guk hitzaldiak nonahi ematea, baizik eta horren inguruan lan egiteko nahia sortzen den lekuan, hango jendeak ardura hartzea gure lana abiapuntutzat hartuta, lan hori egokitzeko lekuaren beharretara.
Onartu behar dugu gure proposamen horrek oso gutxitan egin duela aurrera, baina hara non oraingo honetan talde batek adibide liluragarri bat eskaini digun: Azkoitiko antimilitaristak, hain zuzen. Azkoitiko taldekook duela hilabete batzuk harremanetan jarri ziren gurekin hitzaldi bat eskatzeko, eta arestian azaldu duguna erantzun genien. Bat egin zuten egindako proposamenarekin eta lanean buru-belarri jarri ziren, eta lan ikaragarri horren ondorioz gaur aukezten dizuegun fruitua: Armagintza: Gerra ona da negozioentzat. Gure negozioa gerra da. Bertan haien beharretara egokitu baino gehiago egin dute: gure lana hobetu dute beste ekarpen batzuekin; txukundu egin dute infografia ezberdinekin eta euskaraz egindako oso material ona eta txukuna plazaratu dute.
Baina ez hori bakarrik, edonor lanean aritzeko beste material batzuk guztion esku jarri dituzte. Esate baterako, kartelak eta abar link honetan: https://bagaudia.noblogs.org/kartelak/; eta beste testu antimilitarista interesgarri batzuk beste honetan: https://bagaudia.noblogs.org/sample-page/ (portzierto, oso gomendagarriak bai Azkoitiko antimilitarismoaz hitz egiten duena –<<antimilitarismoa Azkoitian: egiazko maparen zirriborroa>>, baita blogaren izenaren berri ematen duena <<Gonzalo BC_acta bagaudica>>)
Esandakoa; lan ederra Azkoitiko jendeak egindakoa; benetan txalogarria, mila esker bihotzez gure lana hobetzeagatik, eta armagintzaren kontrako lana indartze eta zabaltzeagatik. Gora zuek eta zuen lana!!!
Gasteizkoak talde antimilitarista

ARMAGINTZA: GERRA ONA DA NEGOZIOENTZAT. GURE NEGOZIOA GERRA DAhttps://bagaudia.noblogs.org/files/2018/01/gerra-ona-da-negozioarentzat_gure-negozioa-gerra-da.pdf

2 comentarios en «ARMAGINTZA: GERRA ONA DA NEGOZIOENTZAT. GURE NEGOZIOA GERRA DA»

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *