Ekintza Antifaxistaren inguruko azterketa istoriko labur bat
1930ko hamarkadan naziak geroz eta indartsuagoak egin ziren: 1930ko hautezkundeetan haien bozkak 6 aldiz biderkatu ziren, %18ra heldu arte. 1932ko erdialdera %37koa zuten.
Baina naziak ez ziren soilik hautezkundeetan zentratu. Geroz eta maiztasun handiago batekin haien aurkariak asaltatu, bahitu eta erahiltzen zituzten. Alemaniako langile mugimenduko erakunde guztiak naizen eraso zuzen baten mehatxupean zeuden: sindikatuak, Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata (SDP) eta Alemaniak Alderdi Komunista (KPD).
Langileen erresistentzi bateratu batek nazismoa garaitu ahal izango zuen. Ezin dugu ahaztu SPD eta KDPk batera Hitler baino bozka gehiago izan zituztela 1933ko hautezkundeetan.
Baina ez zegoen ekintza antifaxista koordinatu bat. SPDk “gorriz margoztutako faxistak” eta “Koziz” deitu zion KPDri. KPDk “sozial faxistak” deitu zion SPDri. Eta bi aldeek ildo honi eutsi zioten: faxista batzuekin bat egin beste faxista batzu borrokatzeko eztabaidatik at zegoen.
Orduan, nola pentsatzen zuten defendatu ahalko zirela mehatxu Naziataz? SPDk barneratu egin zuen estatuak, Weimarko konstituzioak eta poliziak babeztuko ziotela. KPD, beste aldetik, Sturmabteilung (alkondara arreak edo SA) banden aurka aktiboki borrokatu zuen, pentsatuz haiek bakarrik, gutxiengo arradikal bat bezela, naziei erresistituko zietela.
Ze nahi du esan “Fronte Bateratua”?
Bi aldeak oker zebiltzaten. Faxismoaren aurkako fronte bateratu bat behar zen. Fronte bateratu batek esan nahi zuen: “¡Bananduta goaz, greba elkarrekin!”. Beste hitz batzutan, danok sustatu dezakete beraien programa, baina ekintzaz ari garenean, lan bateratua.
SPD eta KDP desberdintasun oso handiak zituzten haien artean. SPD oraindik ari zen krisi sakonean zegoen kapitalismoa administratu nahian. KPDk iraultza sozialista nahi zuen. Ala ere, ekintza zehatzetan koordinatu zitezkeen. Langile komunista batek esan ziokeen bere burkide sozialdemokrata bateri: “Gure alderdien politika bateraezina da, baina faxistak bere erakundearen bulegoak suntsitzera etortzen direnean, etorriko naiz, armak eskuetan, bera laguntzeko ¿zin egiten duzu lagunduko nauzula ere nire erakundea erastua izaten denean?”
Pertsona askok faxismoaren mehatsua errekonozitu zuten eta fronte bateratu bat eskatu zuten. Baina bai SPD zein KDP ezezkoa eman zuten. Ordea, talde sasi bateratuak sortu zituzten haien artean. SPDk Frente Eiserne (Burdinezko Frontea) zuen, SPDk gidatutako sindikatuez eta liberal batzuez osatua. Baina azkeneko istantzian poliziaren menpekoak dira nazien aurka borrokatzeko.
KPD Antifaschistische Aktion (Ekintza Antifaxista) sortu zuen. Ofizialki edonorentzat irekia zegoen, SPDko kideentzat ere itzuraz baina Ekintza Antifaxistak SPDri egiten zizkion erasoak onartzeko kapazak izan behar ziren. Onartu egin zen SPDko kideak beraien alderdi utziko zutela Ekintza Antifaxistara batu baino arinago. Ez zuen horrela funtzionatu.
Orduan ere, SPD alderdi kapitalista korruptoa zen, baina oraindik zen Alemanian antolatuak zeuden langile gehien zituen alderdia. Haien kideak gabe, nazien aurkako borroka ezinezkoa zen irabaztea.
Politika zatikatzaile hau 1933ko urtarrilak 30 arte iraun zuen, alemaniar eliteak Hitlerri eman ziotenean boterea. Hau ta gero munduko langile mugimendu handiena suntsitu zuten SAek eta poliziak. Sindikatuak debekatuak izan ziren, KPD eta SPDrekin batera, ia tiro bat gabe. Borroka gabeko porrota dagoen porrotik txarrena. Esaerak dioenez, langile mugimendua zatikatua mantendu zen “sozialdemokratek eta komunistek azkenean esparru amankomun bat aurkitu zutenerarte, kontzentrazio eremuak”
Zer ikasi dezakegu gaur egun honetatik?
Ezin dugu estatuarengan konfidatu guretzat eskubide arradikala nahi badugu.
Faxismoaren aurkako ekintza zabal eta masiboak-manifestazioak, blokekoak- eta ekintza indibidualen ugaritzea Behar ditugu
Borroka hau ezin da bakarrik eraman gutxiengo arradikal limitatu baten bitartez. Langile mugimenduko edozein erakunde deitua izan behar da bere kideak aktiboki mobilizatzeko, noski, sindikatuak, baina baita ere a Linke eta SPD.
Naziak trenetan heltzen direnean beraien manifestazioa burutzeko, 200 antifa trenbideak blokeatu ditzazketelako, edo tren gidari batek naziak eramateari uko egin liokelako. 200 antifa blokeoen bitartez deportazio bat geldiarazi dezaketelako; berdina lortu zezakeelako aire-konpainiako piloto batek uko egiten badio hegaz egiteari. Izan ere hau geroz eta gehiago gertatzen ari da. Baina soilik langile hauen antolaketarekin ekintza hauek eraginkortasunez planifikatu eta koordinatzen dira. Soilik langileek dute munduko explotatu eta zapalduen eskaera sozial eta demokratikoak aurrera eramateko boterea.
————————————————————————
*Jatorrizko argitalpena alemanieraz Wladek Flakin-ek Klasse Gegen Klasse (Klase Klasearen Aurka) erakundearentzat idatzia / 2017ko apirilak 7
EH–Donbass Elkartasun Komiteak euskaratua (2018ko urtarrilak 11)