25 LAGUN LEMOAN DONBASSEN INGURUKO JARDUNALDI INTERNAZIONALISTAN

 
 

El pase de diapositivas requiere JavaScript.


Joan den asteazkenean, abenduak 27, Lemoa (Bizkaia) herrian Donbassi buruzko Jardunaldi internazionalista ospatu zen. Ekimena Karabie Gaztetxean (.) burutu zen bertako asanbladak urtero data hauetan antolatzen duen Hamabostaldi Kulturalaren baitan. 25 pertsona inguru hurbildu ziren bertara EH-Donbass Elkartasun Komiteak eman genuen hitzaldia entzutera eta «Donbass: gerra Europaren bihotzean» dokumental euskalduna ikustera.
Ekitaldia 19,30ak pasata hasi zen gure bi komitekideren eskutik. Batek ekimenaren nondik norakoak zein Komitearen lana azaldu ostean besteak  Ukraina ekialdeko gatazkari buruzko azalpenak eman zituen bertaratu zirenak kokatzeko asmoarekin. Jarraian Arrasate-Gasteizko bi kazetarik egindako dokumentala ikuskatzeari ekin zioten 45 minutuz. Ondoren jendearen parte hartzea etorri zen eta Karabiera bertaratu zirenak gatazkaren inguruan eduki zezaketen galderak burutzeko aukera izan zuten. Solaxaldi honekin bukatu zen gaueko hamarrak baino arinago ekimena txalo artean.
EH-Donbass Komitetik eskerrak eman nahiko genioke Karabie Gaztetxeari berriz ere Donbasseko Herriarekin erakutsi duten arduragaitik izan ere ez da lehengo aldia Komiteak bertan hitzaldi bat ematen duena eta ez hori bakarrik Karabieko asanblada eta Lemoako herriak giza laguntza batuz adierazi zuen elkartasuna noborrosiar herriari orain dela urte bat gutxi gora behera. Oraingoan ere Karabiek laguntza ekonomikoarekin adieraziko du bere konpromesua elkartasun internazionalista eta antifaxistarekin.
Mila esker hurbildu ziñeten guztioi

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *