ABENDUAK 27AN DONBASSERI BURUZKO JARDUNALDI INTERNAZIONALISTA LEMOAN (BIZKAIA)

Lemoa A-27
Egun 3 urte daramatzate Ukrainako Ekialdeko biztanleek 10.000 pertsona hil, ia 25 mila zauritu eta milloi 1 eta 2 milloi artean erbesteratu dituen gerra batean. Donetsk, Lugansk, Makeevka, Debaltsevo eta Slavianks bezelako hiri garrantzitsuak ere suntsitu ditu.
Maidango estatu kolpearen ondorioz 2014ko azaroan, Mendebaldeko potentzien laguntzarekin antolatua, gobernu kolpista eta ultranazionalistak II. Gerra mundialeko kolaboratzaile pro-nazien ideologia inposatzen saiatu da, erresistentzia berezia izan zuena Donbasseko eskualde mehatzarian eta Krimean, non lotura kulturalak Errusiarekin eta lotura ideologikoak Sobietar Batasunarekin handiak dira. Berez, 1991an Ukrainak EZetz esan zion SESBetik irtetzeari %72ko bozkekin
Kievko gobernua edozer gauza egiteko kapaz da bere ideologia inposatzeko. 2014ko maiatzak 2an banderistek 100 antifaxista baino gehiago erahil zituzten Odessan, eta data haietan Mariupol eta Slaviansk hiriak bonbardatu zituzten. Nazi-faxisten ofentsiba kriminal hau batez ere Donbasseko biztanleek pairatzen dute.
Donetsk eta Lugansko Herri Errepublikak 2014ko maiatzak 14an ospatutako erreferendum baten ondoren sortu ziren. Ordutik Ukrainako gobernu kolpistak gerrarekin erantzun du bi Errepublika gazteei, bonbardaketak izan arren, oligarkiarik gabeko beraien eredu soziala eraikitzen saiatzen dira, atzerriko enpresen nagusitasunik gabekoa eta sektore publikoan oinarritutakoa, eta eskualdearen izaera langile eta nazioanitzarekin bat.
Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komiteak errepublika hauen borrokaren alde lan egiten du babez politikoa eta giza laguntzaren bitartez. Beraz pazientzia izan baduzu panfleto hau osorik irakurtzeko, eta modu batez edo bestez gurekin bat egin nahi baduzu, horretara gonbidatzen zaitugu.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *