Spiegel aldizkari alemaniarrak dio Azov Batalloiak "Europa konkistatu" nahi duela tokiko ultraeskuindarrekin

1001160241
Spiegel aldizkari alemaniarraren arabera ukrainiar ultraeskuineko Azov Batalloiko lerroetan Europako herrialdeetako geroz eta mertzenario gehiago sartzen ari dira, batez ere Alemaniakoak.

Argitalpen honen arabera ukrainiar eskuinmuturrekoek geroz eta «haien ideiekin bat» egiten duten pertsonak erakartzen ari dira, txartelak banatzen zenbait ekitaldi neonazietan non eskatzen duten «Europa desagerpenetik askatzea».

 Helburua errekrutamendu operazioa da «Europa berriz konkistatzeko». Eta elkarte honek neonazi alemaniarrak erakartzen ditu gazteenak direnen artean» idazten du Spiegelek.

Ukrainiar eskuin muturreko «publizitate kanpaina» arrakastatsua izan da, artikuluaren egileak dio» azken hiru urtetan, Azov-ko kideen kopurua hirukoiztu egin dela. 2014an argitalpenaren artikuluaren arabera 850 pertsonez osatua zegoen, orain 2500 dira. 

Bereziki, uztailean jendea Rechtsrock Jaialdira erakartzea lortu zuten Themar hiri alemaniarrean. 6 mila ultraeskuindar hartu zuten parte ekitaldi honetan. Azov-ko soldaduak eskuorriak banandu zituzten,  non gonbidatuak izaten ziñen «hoberenen lerroetan ekitera».

untitledttrt
 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *