MAIATZAK 9an, GARAIPENAREN EGUNA – MANIFESTAZIOA DONOSTIAN

Euskal Herriko zenbait erakunde eta ekimenek Maiatzak 9an nazi-faxismoaren aurkako Guda Handi Abertzalearen Garaipen Eguna ospatuko dugu, nazismoaren sarraski makinariaren aurka Askatasunaren alde Sobietar Batasunak eta burrukatu zuten herriek egin zuten ekarpena aitortzeko.

2017ko ospakizuneko data are eta seinalatuagoa da izan ere 1917ko Iraultza Sozialistaren 100 urte beteko direlako, XX. mendea ulertzeko ezinbesteko gertaera zeinen ondorengo garapena, kontraesan eta asmatzeekin, ekarriko zuen aurrerabide soziala pizti faxistak ezabatu nahi izan zuen herri eslabiarrak ikuspuntu supremazistekin esklabutzeko saiakerarekin batera. Errusia, Ukrainia, Belorrusia,Georgia, Armenia…Sobietar Batasuneko herri guztiek anaitasunez borrokatu zuten batera, eta haiekin bat Garaipen epiko hartan Europa osoko antifaxista, partisano eta gerrilari.

Euskal herria kuartelik gabeko gerran zegoen faxismoaren aurka 1936tik. Euskal Herriak ondo esagutu zuen faxismoaren krudeltasuna Sartagudako tragediarekin, 80 urte bete dituzten Gernika eta Durangoko bonbardaketekin, gerra ondorengo errepresioarekin eta gaur egun bere itzala mantentzen duen diktadura luze batekin.

Tamalez hemen gerra galdu egin zen. Gaur egun ere, sortzi hamarkada geroago, milaka hildako bide basterretan daude lurperaturik haien familiak non erahil zituzten jakiteko itxaroten lurperapen duina emateko. Beste milaka pertsonek erbesterako bidea hartu behar izan zuten, gazteekiko sobietar maitasunaren adibidea utzi ziguna, ekintza eskuzabala eta internazionalista, betirako sorretan egongo gara horregaitik SESBko herriarekin.

Baina gure odola ez zen soilik zapaltzen dugun lur honetan isuri, eta lur honetan ez zen soilik gure odola isuri. Horregaitik omendu nahi ditugu amore eman ordez ahal izan zuten tokietan borrokatu zuten persona guzti haiek: gerrila antifrankistan, frantzes Erresistentzian edo Ejertzito Gorrian. Eta ez ditugu ahaztu nahi ere urrutitik etorrita ere bere bizia faxismoaren aurka utzi zutenak. Brigada Internazionalak dira herrien arteko adizkidetasunaren adibide gorenena.

Nazi-faxismoak utzi zigun gertaerak hain beldurgarriak izan ziren ezin izango genituzkela ezta imaginatu ere ez: suntzitze esparruak, gizakiekin esperimentuak edo zibilen aurkako bereizkuntza gabeko sarrazkiak. Suarekin grabatu dizkigute Gernika edo Durango bezelako izenak oroimen kolektiboan; Khatyn herri belorrusiarra, okupatzaile naziengaitik suntsitua inor bizirik utzi gabe, eta gaur egun bilakaera berdina izan zuten milaka herriren sinboloa. Baina gure oroimenean Brest bezalako izanak gordetzen ditugu baita ere, bere gotorlekua hitlerianoen lehendabiziko kolpeei erresistentzia erakutsi zuena; Leningradokoa, 900 eguneko setioarekin Hitlerrek bere biztanleak exterminatu nahi izan zituenean inoiz hartzerik lortu gabe. Kursk gogoratzen dugu, non Alemania naziak ezin izan zuen neguaren aitzakia erabili bere porrota justifikatzeko, aurrera egiteko huts egin zuen bere azken saiakera hain zuzen. Eta sinbolo bat baldin bada, hori Stalingrado da, sobietar borondate heroikoaren adibidea.

Ez dugu nahi ihardunaldi hau ekitaldi folkloriko bat besterik izatea baizik eta faxismoaren biktima guztien oroitzapenerako eta borrokatu zuten persona guztienganako onarpena eta esker onerako. Eta hidra faxistak berriz ere langilegoaren irrika lurperatzearekin mehatzatzen duen garai hauetan uste dugu haien ondarea ez galtzeko modurik hoberena beraien borrokaren testigantza hartzea dela eta ospakizun hau faxismoa eta gerraren aurkako, bakearen defentsan eta herrien arteko anaitasunezko adiskidetasunaren arrazoibidea egitea

BORROKALARI ANTIFAXISTA GUZTIEN OMENEZ ETA ESKER ONAGAITIK… HURRA!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *