Jon Torner Zabala, ARGIA astekaria
Apirilak 21, futbol partida Ukrainan: Dynamo Kiev vs Shakhtar Donetsk. “%100 zuri” zioen harmailetan paratutako kartel handi batek. Haren atzean zeuden Kieveko ultrek, maskarak eta buzo zuriak jantzita, nazien svastika eta beste zenbait ikur erakutsi zituzten. Bazen Ku Klux Klanen txano ezaguna jantzi zuenik ere. Antza, haien asmoa zen UEFAko ordezkariei ongi-etorria ematea, joan zirenak 2018ko Txapeldunen Liga hartuko duen estadioaren ingurukoak ezagutzera, RT agerkariak nabarmendu duen moduan. Eta, hain justu, ikusitakoaz ez du oraindik adierazpenik egin UEFAk, ezta neurririk hartu ere.
Kieveko ultren irudiek beldurra bat ematen dute, egia esan