LUGANSKEN ARABIAR GUNE KULTURAL BAT IREKI DUTE UNIBERTSITATEAN

1000wm_17.jpgLugansko Medikuntza Unibertsitate Estatalak (LGMU) Sadig (“laguna”) arabiar gune kulturala ireki zuen joan den astean Lugansken.

Valeriy Bibik  LGMUren zuzendariordeak azaldu zuenez irekiera era natural batean egin dute unibertsitateetan ikasi nahi duten Lugansko gazte arabiarrak koordinatzeko gunea bihurtzeko asmoz. “Gune hau sortu dugu informazio zubi bat bezala zerbitzatzeko. Haiek sendotu behar dute”  esan zuen zuzendariordeak.

Irekiera honen atzetik dagoen arrazoietako bat da gatazka armatua piztu zenean alde egin zuten ikasleak bereganatu nahi izatea eta erabaki honi eman dion bultzada nagusietako bat izan da Errusiar Federakundeak Donetsk Herri Errepublikako eta LHEko pasaporteei emandako errekonozimendua, ikasleen joan etorrerak legestatu dituelako.

Joan den asteko inaugurazio ekitaldian arabiar testuen esposaketa batez gain bertan bildutakoak arabiar janaria, bertako gozoki nazional tipikoak eta tea daztatzeko aukera izan zuten. Tartean Oleg Akimov zegoen, Lugansk Herri Errepublikako Federakunde Sindikaleko presidentea, eta bere esanetan gune kultural honen irekiera arabiar herrialdeekin berriz ere loturak sendotzeko balioko du.

02.jpg“Bandera hoiek ikusten ditugu eta konturatzen gara bakoitza gure errepublika gaztearekin elkareragin nahi duten milaka eta milloika persona ordezkatzen dituela” esan zuen Akimovek. Ordezkari sindikalaren esanetan espero dute Sadig guneak LHEan arabiar kultura sustatzeko balioko duela.

“Gune honen irekierarekin espero dugu LHEan herrialde arabiarretako ikasle kopurua gora egingo duela” esan zuen gune arabiarraren koordinatzailea den Masab Saleh-ek. Bere esanetan ikasle arabiar askok beldurra dute LHEra etortzeko bertako egoerari buruz dagoen informazio faltsuagaitik. “Ordea, datozen ikasle atzerritarrek arritu egiten dira topatzen dutenean beraien herrialdea baino lasaiagoa dela” esan zuen Saleh-k.

Fuente: DNI news, Universidad de Lugansk

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *