Joan den martxoak 11an aurpegia estalita zeramaten neofaxista talde batek Sassari hiriko Collettivu S’Idearen zentru soziala erasotu zuten. Bertan Italian sortutako Coordinamento Ucraina Antifascistaren afari bat ospatzen ari zen Donbasseko Errepubliken borroka antifaxistarekin elkartasunean. Erasoaren momentuan egunero joaten diren Apolinar auzoko umeak ez zeuden ordu erdi arinago joan bait ziren baina bertatik jasotako informazioen arabera adineko pertsonak aurkitzen ziren oraindik eraikinean afarian. Neofaxistek makilak eta gerrikoak erabili zituzten erasoa burutzeko eta aurre egin zieten pertsonen aurka oldartzeko baina azkenean aldegin behar izan zuten. Collettivu S’Ideako bi kide eta Fronte Indipendentista Unidu de Sardignako beste militante bati buruan zauriak eragin zizkieten.
Datu guztien arabera erasotzaileak hiriko Casa Pound erakundeko kideak ziren eta beraiekin batera Cagliari, Sardiniako hiriburutik joandako neofaxistak zeuden.
Inguruetan hainbat pegatina faxista agertu ziren itsatsita.