DONBASSEKO HERRIAREKIN, GELDITU DITZAGUN KIEVko JUNTAREN ERASO FAXISTAK

2014ko Estatu kolpearen ondorioetatik ateratako Kievko erreximena berriz ere egin du, beste behin ere Donbasseko biztanlegoa, batez ere Donetsko Herri Errepublikakoa (DHE), ukrainiar indar militar eta eskuin muturreko paramilitarren artilleriaren bonbardaketak jasan dituzte. Edozein gatazka armatu bezela, Ukrainiar Ekialdetik datozen informazioak ez dira argiak baina heltzen diren irudiak eta erasotutako tokietan bizi den jendea, batez ere Donetsken, sare sozialen bidez zabaldu dituzten datuak kontutan izanda ukrainiar erasoaren ondorioak oso dramatikoak izan direla pentsatzera eramaten gaitu. Zabaldu diren informazio ofizialetatik haratago, fidegarritasuna duten iturri batzuen arabera hildakoak hogeitamar inguru izango lirateke eta hamarnaka zaurituak, tartean umeak.

Lekukotasun hauek ukrainiar bonbardaketak 2014ko uda eta 2015ko neguko eraso basatiak gertatu zirenetik gogorrenak direla diote, horretarako Minskeko akordioak debekatzen dituzten tanke, artilleria sistema ezberdin eta zuziri jaurtitzaileak erabili dituztelarik. Lehendabiziko eraso hauek urtarrila bukatzear zegoela gertatu ziren, EEBBko presidente berria den Donald Trump eta Errusiar Federakundeko presidentea den Vladimir Putinek izan zuten lehendabiziko kontaktuaren ostean eta antza ez zutenez Poroshenkori bertan hitz egindakoari buruz informatu Junta faxistak Mendebaldearen arreta bereganatzea erabaki zuen hasieran fronteko lerroak bonbardatuz eta ondoren milizien defensa apurtzen zaiatuz Yasinovataya (DHE kontrolpean) eta Avdeevca artean (ukrainiar kontrolpean). Ez zuten nahi zutena lortu eta gainera orain arte Donetsko ejertzitoaren erantzun gogorrena jaso zuten ondoren bonbardaketei ekinez berriro, gainera oraingoan zibilen aurka, batez ere otsailak 2 eta 3an Donetsko zenbait auzo eta Yasinovataya zein Avdeevca herrien aurka non OSCEek onartu egin zuen bakarrik otsailak 2an 10.000 eztanda zenbatu zituztela. Ezin dugu ahaztu otsailak 5an Lugansko milizien burua zen Oleg Anaschenkoren aurkako heriotz atentatua, ukrainiar serbitzu sekretuei egotzi izan zaiena. Gatazka piztu zenetik ohikoa izan da ofentsiba ukronaziak gertatzen zirenean Errepubliketako pertsonai esanguratzuen aurkako atentatuak gertatzea, miliziak eta biztanlegoa adoregabetzeko asmoz.

Nahiz eta otsailak 4 eta 5an bonbardaketak nahiko baretu ziren, Porosehnko eta bere laguntxoak aurrera egindako ihesaldia dirudien egoera honek saiakera bati erantzuten dio, alde batetik zonaldean EEBBak, EB eta NATOren aliatu fidela bezela aurkezteko, honen inguruan adierazgarriak dira Ukrainiak ONUn duen enbaxadoreak erakutsitako arrotasun militarista Avdeevcaren aurkako erasoen ondoren; beste alde batetik (nahiz eta Kievko gobernua, munduko komunikabide handi ta korporatibisten laguntzaz, saiatu izan den gertatutakoaren erantzunkizuna Errusiar Federakundeari botatzen) nolabaiteko ohartarazpena Mendebaldeari Kievko Juntaren aldetik egitera heldu zitekena erakusteko ikusirik epe labur-motzean orain arte izan duten EEBBen baldintzarik gabeko babesa ziurgabetasunean aurkitzen dela; azkenik ezin dugu ahaztu patriotismoak, gatazka armatu baten kinkatik sortua, Kievko Junta faxistaren tresna dela kontrolatzen duen herrialdea sartuarazi duten lokatz ekonomikoaren ondorioz dagoen ezinegon soziala geroz eta handiagoari aurre egiteko, izkuturik aurkituko litzateken opozizio baten sorrerarekin mehatzatzen duena.

2016an gobernu ukrainiarrak erakutsi du zer egiteko gai den eta egiten jarraitzeko Lugansk eta Donetsko Herri Errepublikek zabaldutako datu ofizialak ikusita non aipatzen den 143.000 bonbardaketa baino gehiago egon direla (2 mila tona munizio), 314 erahildako, 400 zauritu baino gehiago eta 830 etxebizitza eta azpiegiturak baino gehiago suntsituak. Gerra piztu zenetik 10.000 pertsona hil dira eta 22.500 baino gehiago zauritu dira.

Hondamendi humanitario (baita ekologikoa ere) baten arriskua ez da pasatu eta Ukrainiako Segurtasuneko eta Defentsa Nazionalaren Batzordearen Idazkaria den Alexander Turchinov berak, 2014an Donbass erasotzeko agindua eman zuenak, bere tropei komunikatu die ofentsiba baterako prest egoteko. Abendutik Minskeko akordioetan adoztu ziren banaketa lerroan armatzen eta probokatzen gelditu barik egon diren tropak, azken orduetan okerrera joan den egoera. Beharrezkoa da Donbasseko herriarekin elkartasuna zabaltzea eta sentzu honetan ematen diren ekimen eta kanpainak babestea.

BETIRAKO GLORIA DONBASSEKO HERRIARENTZAT!

EZ DIRA PASAKO!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *