Atzo twiterren bidez azaldu genuen bezela Oleg Anaschenko koronela hil zuen Lugansko kaleetan. Hiriko erdiguneko kale batean gertatu zen atentatua goizeko 7,50etan (hemengo 4,30ak) bera zihoan Toyota markako ibilgailua eztanda egin zuenean. Hasieran berarekin zihoan beste persona bat ere bertan hil zela zabaldu zen arren LHEko fiskaltzaren bozeramailea den David Katsek hau gezurtatu zuen. Berriz Errepublikako Barne Ministerioaren buruak, Leonid Pásechnikek, ukrainiar serbitzu sekretu (SBU)ekin zerikusia duten sabotai taldeei egotzi zien Oleg Anaschenkoren hilketa eta SBU Kievko erregimenaren «ekintza terroristen instrumentu bat» bilakatu dela azpimarratu zuen.
Azken egunetan batez ere Donetsko Herri Errepublikan (DHE) bertako agintariek azaldu zutenez espioitza eta sabotai lanetan arituko ziren taldeen mugimenduak detektatu dituztela zabaldu dute. Anaschenkoren hilketaren ondoren DHEan herritarrei arretaz ibiltzeko eskatu die Eduard Basurinek, milizietako buruetako bat, eta honez gain segurtasun neurri zorrotzak hartu dituztela iragarri du.