DONBASSEKO HERRIAREN ALDE BORROKATZEAGAITIK 13 URTEKO ESPETXE ZIGORRA EZARRI DIOTE UKRAINIAKO ESPETXEETAN OSO BIZI BALDINTZA GOGORRAK PAIRATZEN ARI DEN RAFAEL LUSVARGHI BRASILDAR ANTIFAXISTARI

rafael-lusvargi-tribunal-25012017Aste honetan bertan Ukrainiako hiriburuko Epaile Gorteak 13 urteko espetxe zigorra ezarri dio Rafael Markus Lusvarghi brasildar antifaxistari, “terrorismoa” eta “erakunde armatu ilegal” bateko partaide izatea egotzita.

Joan den urriak 6an goizeko 9ak aldera atxilotu zuten Rafael Lusvarghi Kievko Borispol aireportuan Dublinetik Moskura zihoan bere hegaldia antza Ukrainiako Segurtasun Serbitzuen (SBU) aginduak jarraituz norabidez desbideratu zutenean hegazkinaren pilotoek. Badirudi SBU beldurgarriak tranpa bat prestatu ziola brasildarrari bizitza zibilera bueltatzen saiatzen ari zenean Donbassen zauritua izan ostean. Ez da ulertzen bestela nola bukatu zuen Lusvarghi bezelako eskarmentu handiko militar batek Ukrainian,  kontutan izanda Donbasseko herriaren aldeko bere konpromezua, eta beste zenbait brasildarrena, publikoa egin zela azken urteetan hainbat elkarrizketa, argazki edo bideo erreportaiak argitaratu ostean.

rafael.pngJakina da 2016ko urte hasieran Lusvarghik korreo elektronikoz hainbat mezu bidali zituela segurtasun pribatuko enpreseetara lan bila. Lagunen hipotesien arabera brasildarra Moskurantza zihoan ustezko errusiar itsas konpainia batean lan egiteko eskeintza bat jaso ostean, baina eskaintza luzatu ziotenak SBUko ofizialak izango ziren nortasun faltsuekin. Baliteke Omega Consulting Group enpresaren korreo elektroniko batetik jaso izana lan eskeintza, empresa honek Erresuma Batuan duen bulegotik hain zuzen ere. Argi dagoena SBUren operazio berezi baten aurrean geundela eta iturri batzuen arabera Interpoolen eskuartzearekin. Are gehiago, iturri hauen arabera Erresuma Batuko agintariek eman zuten hegazkina norabidez aldatzeko agindua eta hau egia balitz, harritu beharko ez gintuena, Londongo gobernua biztanlegoa ikaratzeko torturak, legez kanpoko atxiloketak, hilketa politikoak, “desagerpenak” eta bestelako jokamoledeak erabiltzen dituen SBU bezelako erakunde batekin elkarlanean arituko litzateke.

Rafael Lusvarghien atxiloketa dela eta Ukrainiako preso politiko eta errefuxiatuen Batasuneko presidentea den Larisa Sheslerrek deialdi bat luzatu zuen Donbassekin elkartasuna erakutsi duten ekintzaile atzerritar, kazetari eta laguntzaile humanitarioei ez gutxiezteko SBUren jarduera. Sheslerrek adierazi zuenez Lusvarghiren aldeko zenbait ekimen burutu zituzten Brasilera extraditatua izateko, izan ere hau litzateke bera salbatzeko modu bakarra.

imagessjwvv1m6Atxilotu zutenetik igaro diren hilabeteetan Lusvarghi torturatua izaten ari dela zabaldu da komunikabideetan bera egon den espetxeetan funtzionario bezela lan egiten duten personen lekukotasunei esker, batik bat medikuak. Urte hasieran Kievko Lukyanovskiyko espetxera mugitu zuten non kriminalak eta ukrainiar ultraeskuindar presoak daude eta geroztik jipoiak, ez duen diru eskaerak eta heriotz mehatxuak jaso ditu espetxeko zaindariek ezer egiten ez duten bitartean. Badirudi egoera honetan mantentzea dela agintariek brasildar antifaxista torturatzeko duten era.

1036841006

Giza eskubideen alde lan egiten duten erakundeek, talde antifaxistek, lagunek eta senitartekoek salatu egin dute brasildar diplomatikoek erakutsi duten axolagabekeria Rafaelekin nahiz ta badirudi presioa dela eta kudeaketa diplomatiko batzu egon direla. Brasildarra eta Ukrainiako preso politikoen bizia salbatzeko deialdiak zabaltzen ari dira azkenaldian exigituz giza eskubideen inguruan existitzen diren arau, tratatu eta konbenioak bete daitezela.

rafael3Rafael Markus Lusvarghi Brasilen jaio zen orain 30 urte. Bere esanetan Amerikara Hungariatik joandako jatorri errusiarreko familia batekoa da. 18 urterekin Frantziako Atzerriko Legioan sartu zen non kamaraderia osoz tratatu zuten errusiar soldaduak esagutu zituen. Legioan zegoela Afrikara eraman omen zuten entrenamendu ariketak egitera eta laguntza humanitarioetan. Gerora Brasilgo polizian ibilitakoa da. 2014an Brasil Futbol Mundialaren aurkako protestetan izandako istilluetan atxilotu zuten eta 45 egun preso izan zuten Balck Block mugimendu antikapitalistaren partaide izatearen akuzaziopean. Askatu zutenean Donbassera joan zen borrokatzera bolondres internazionalak batzen dituen Batasun Interkontinentala deituriko unitatean. Hasieran miliziano bezela aritu izan bazen, Donbassen borrokatzen aritu zen azken denboraldian tropel baten komandante bezela aritu da, askotan operazio arriskutsuak eginez (Ukrainiar gobernuak barkatzen ez diona). 2015an Donetsko aireportua kontrolatzeko egon ziren borroka gogorretan larriki zauritu zuten. Hau dela eta miliziak utzi zituen ospitaletik irten zenean.

ELKARTASUN ANTIFAXISTA!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *