George Soros eta bere tentakuluak

Ibai Trebiño-ren artikulua ARGIArentzat

Joan zen abuztuaren 14an, ‘DCleaks’ izeneko taldeak George Soros hungariar-judutar jatorriko magnate estatu batuarrari ‘ostutako’ dokumentuen berri eman zuen. 3000 dokumentu inguru filtratu zituen erakundeak, hainbat eskandalo agerian utziz.

Iritzi publikoan ez dute inolako aipamenik merezi izan dokumentuek eta isiltasuna izan da nagusi komunikabide gehienetan. Ez da gutxiorako; George Soros-ek ‘erositako’ kazetarien berri ematen baitzen bertan, besteak beste. Sorosen ‘Open Society’-ak 27.000 dolar inguru eman zizkion Kataluniako Diplomazia Publikoaren Kontseiluari (Diplocat), “Europar hauteskundeak 2014: xenofobia eta mugimendu euroeszeptikoen gorakada Europan” izeneko nazioarteko konferentzia burutu zezan. Elisabet Moragas-en zuzendaritzapean , hainbat kazetarik eta politikarik hartu zuten parte bertan, “euroeszeptizismoa borrokatzeko” asmoarekin, hots, Europar Batasunaren aldeko diskurtsoa lantzeko asmoz.

Kataluinan ere -eta beti dokumentuen arabera- George Soros-ek 24.000 dolarrekin finantziatu zituen CIDOB izeneko Bartzelonako nazioarteko aferen ‘think tank’-a. Aldi berean, ‘Think tank’ honetako arduradunetariko batek, Nicolas De Pedro -Marta Ter “giza eskubideen aldeko ekintzaile independientearekin” batera- 6.500 euro jaso zituen “Espainiar estatuan ukrainar gatazkaren harira ematen diren informazioen” inguruko txosten bat egiteko, “errusiar propaganda geratzea” helburu zuen txosten bat egiteko.

Txostenak polemika bizia piztu du; Bertan, hainbat komunikabide kategoria desberdinetan sailkatzen den twitter kontuen zerrenda bat zabaldu da bertan. Alde batetik “Kiev-en alde/kritikoak/analisten” zerrenda labur bat agertzen da. Bestalde, “(ukrainari buruzko) eztabaidan eragina izan dezaketen” pertsonen zerrenda bat dago, eta azkenik, “Errusiaren aldeko” informazioa (key pro-Russian opinion former) zabaldu dituzten kazetari, politikari edo ekintzaileen zerrenda ‘beltza’ bat. Azken zerrenda honetan hainbat euskaldun gaude: ni, Asier Blas politilogoa eta Pablo Gonzalez GARAko ‘freenlance-a’. Baita Euskal Herria-Donbass Komitea eta beste ekintzaile batzuk (@DrazMihailovitx).

Egoera larri honen aurrean, Nicolas de Pedro eta Marta Ter, txostenaren arduradunek, isiltasuna gorde zuten egun batez. Twitter kontuaren pribazitatea aldatu eta orduan egin zituzten lehenengo adierazpenak: Egindakoa justifikatu zuten inolako lotsarik gabe eta barkamenik ez zuten eskatu. ‘Vice News’ komunikabideari egindako adierazpenetan zentzu berdinean aritu ziren, egindakoa justifikatuz eta bere lana “guztiz zilegia eta legala” zela aldarrikatuz. Truko zaharra da hori, zerbait justifikatzeko bidean zeozer legala eta zilegia dela esatea alegia. Jakina da legala dena ez dela zertan zilegia izan behar, are gehiago zeozer zilegia dela ondorioztatzea ekintza guztiz subjetiboa da.

Bidez batez, egindako adierazpenekin eztabaida desitxuratzea lortu zuten eta euren burua biktimatzat aurkeztea. Eztabaida beste parametro batzuetan eman beharko zela ez dago esan beharrik. Arduragabekeri honi esker gerran ibiltzen garen kazetarien burua arriskuan jarri dute eta nire kasuan, filtrazioa egin zenean Donbassen nengoen eta bertatik publikatutako gauzek arazo larrian jarri zitzazketen nire burua. Zorionez ez zen ezer gertatu, baino gertatu ziteken, izan ere Europa dekadente honetan arau bilakatu den bezala, gure bizitzek ez dute ezer balio, errusiar kazetarienak ezer balio ez duten bezala, nahiz eta hori beste eztabaida bat izan. Bestalde, nire kontrako akusazio larriak egin zituen Marta Ter eta bere konfiantzazko lagunek orduantxe, nire ibilbide profesionala arriskuan jarriz: “Kremlinentzat lan egiten nuela” arguadiatuz, hainbat egunkarietako erredakzioetara deitu zuten, nire artikuluak publikatu ez zezaten. Eusko legebiltzarreko giza eskubideen batzordean egin behar nuen agerraldia zapuzten saiatu ziren. Oso larria da kontua, larria eta miserablea; gerra-kazetaritzaren (eta kazetaritza orohar) egoeraren adierazle. Triste da gerra kazetaritzaren egoera, Pablo Gonzalez-ek adierazi duen bezala “gerratik idatzitako errepotai batengatik 50 euro kobratzea eta orrialde bateko informe bategatik 6.500 euro jasotzea”. Triste eta bidegabekoa gainera.

Istoria luze honen amaieratik gertu egotea espero dut. “Putinen mesedetan dagoen agente bat” izatearen akusazio larria da, gainera inolako probarik ez dagoenean, Halere, “Putinen agenteak” izatea leporatu gaituzten horiek Soros-en agenteak direla frogatuta dago jada eta hori zorionekoa da. “Independienteak eta gardenak” direla esan ohi dutenek, magnate kolpista baten soldatapean daudela frogatu dugu oraingoan. Hor kokatu behar dugu afera honen eztabaida: independienteak ala mertzenarioak? Erantzuna badugu.

Diru goseak bere ‘lagunak’ saltzera eraman ditu Marta Ter eta Nicolas de Pedro. Krudela da bizitza eta gordina da errealitatea: putrearen ekintza beti izan daiteke zilegia.

argia

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *