ATZOKO ETA GAURKO FAXISMOARI EZ! Uztailak 28an, Ekitaldi antifaxista Donostian

ATZOKO ETA GAURKO FAXISMOARI EZ!

uztailak28

Duela 80 urte, hamar egunez, barrikadak eta tiroak izan ziren Donostian, Altxamendu Faxistari aurre egin baitzioten donostiarrek eta bertako ezkerreko eragileek.

Gertakari haien 80. urtemugan, oroimen ekimena hau bultzatzen dugun eragile soziopolitiko ezberdinek zera azpimarratu nahi dugu: Herritar horiek, ideologia ezberdinetakoak izanik (komunista, sozialista, libertarioa, abertzaleak, errepublikazaleak,…), indarrak batu zituztela elkarrekin faxismoari eta autoritarismo militaristari aurre egiteko. Askatasuna defendatu zuten. Herritar eta langileriaren eskubideak zanpatu nahi zituztenei aurre egin zieten, eta hori da hain zuzen gaur balioa bezala agerian jarri nahi duguna. Ezkerreko indar ezberdinen batasuna faxismoaren aurka, eta askatasunaren eta  herritarren defentsan.

Loiolako Kuartelaren errendizioarekin amaitu zen garaipen hura gogoratzeko eta ospatzeko, datorren 28an arratsaldeko 18:00etan Gladys Parketik (Egia) martxa herritarra egingo dugu Loiolako Kuartelaren aurrera eta bertan ekitaldia egingo dugu. Loiolako kuartelak hartzea, Donostiako Herriaren eta ezker ideologia anitzeko indar soziopolitikoen ekimena izan zen. Une hartako herritar askoren odolez eta geroko errepresio basatiez ordaindu zena hain zuzen.

Tamalez, gaur egun Europan eta gure inguruan faxismoa eta autoritarismoa berriro indartzen ari den une honetan, duela 80 urteko gertakariek gaurkotasun handia hartzen dute, eta egungo belaunaldi gazteentzat eredu bat dira. Are gehiago Espainia bezalako estatu batean, non frankismoaren oinordeko politikoak boterean egoteaz gain, beraien krimenak argitzeko inolako urratsik eman ez dutenenean gaur egun arte.

Dei egiten diegu donostiar guztiei datorren ostegunean izango den martxan parte hartzea.


Ekimena babesten dute:

SINDIKATUAK: ELA, CNT, LAB, UGT, STE EILAS, ESK

ERAGILE SOZIALAK: Eusko Lurra, Euskal Memoriaren Plataforma Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimendua, Fundación José Unanue de CCOO de Euskadi, GKK, Genozidioaren kontrako Taldea, Frankismoaren Aurkako Kereilaren Euskal Plataforma, Asociación Altafaylla Kultur Taldea, Durango 1936 Kultur Elkartea, Garraxika Taldea, Gernika Batzordea, Goldatu Elkartea, Intxorta 1937 Kultur Elkartea, Lau Haizetara Gogoan Elkartea, Víctimas del Genocidio de Donostia, Martxoak 3 Elkartea, Oroituz Andoain1936, Sanfermines 78 Gogoan, Egiari Zor Fundazioa, Euskal Memoria Fundazioa, Sare Antifaxista, Berriz 1936, Urduña 1936, Andikona 1936, Legazpia 1937, Asociacion Kattin txiki, Antikapitalistak, ELEAK/Libre, Ernai, Euskal Herria-Donbass Komitea.

INDAR POLITIKOAK: PCE-EPK, Eusko Ekintza, Podemos, Irabazi, Sortu, EHBildu, Ezker Anitza, Askatasunaren Bidean, PCPE, EHK, Donostiako Elkarte Errepublikarra