Giza-laguntzazko kargamendua bidalita Euskal Herritik

kamioa00

Joan den uztailak 11an Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komiteak giza laguntzarako materialaz bete zuen Donbass helburu zuen kamioi bat. Egun horretan bertan kargamendua Madrilera heldu zen eta hurrengo egunerako bere helbururantza irtenda zegoen. Lan hau Euskal Herria-Donbas Komitea, Blagoe Delo Elkartea eta Asociación de Solidaridad Aragón-Donbass eragileen ekimen bateratuaren emaitza da.

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Kargamenduan mota ezberdineko laguntza doa: Higiene eta medikuntza materiala, arropa edo Donbasseko humeentzako eskola materiala. Material guzti hau denbora batez hainbat talde, elkarte eta pertsonez batua izan da.

Momentu honera heltzea esfortzu askoz lortu dugu, baina egia da elkartasun lan internazionalistan beti jaso dugula babesa. Horrela eskertu nahi diogu Comité de Solidaridad Andalucía con el Donbassri bidali ziguten materiala. Eskertu nahi diegu Euskal Herriko mugimendu antifaxistari, Vesta, gaztetxe eta tabernei, Loiola eta Debako persona solidarioei, Donostiako CCOOko egoitzari eta hainbat persona anonimori material bilketan izan duten lankidetzari. Eskerrak bidaltzen diegu ere Debako aurreko alkateari, egungo Ondarroako alkateari batutako materiala gordetzeko lokala uzteagaitik eta gurekin kargatzera etorri diren EHKko militanteei.

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Kargamentu honen bidaltzea ez da inongo etapa baten amaiera baizik eta borondatearekin eta lanarekin guztia posiblea denaren adierazlea. Ezina ekinez egina. Euskal Herria-Donbass Komiteak lanean jarraituko du Donbasseko biztanlego antifaxista heroikoari laguntza gehiago bidaltzeko, bereziki momento hauetan non ukrainiar nazi-europarzaleek ofentsiba berri bat prestatzen ari dira eta Novorrossiako zibilen aurkako biolentzia hareagotzen hasi direnean OSCEk beste alde batera begiratzen duen bitartean.

Espero dugu zuon esku zabaleko laguntzarekin eta babesarekin kontzatzen jarraitzea.

GORA EUSKAL HERRIA INTERNAZIONALISTA!
EZ DIRA PASAKO!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *