Atzo, ekainaren 29an, Ukrainako Indar Armatuek Novorrosiako Armada Batuaren posizioak erasotu zituzten Uglegorsk-etik gertu, Debaltsebora bidean. Indar armatu novorrosiarrek 4km atzera egin behar izan zuten borroka frontetik.
Yuri Kovalchu-en esanetan, hau material antitanke faltagatik gertatu zen, baina baita pertsonal eta munizio faltagatik ere. Indar novorrusiarren su indarra 40-50 kilometrotakoa da, ondorioz, oso zaila da frente estatiko batean borrokatzea. Kovalchuken esanetan istripu bati buruz hitzegiten duten bertsio ofizialei garrantzi gutxiago eman beharko geniek, eta arretari eutsi. Oraingo honetan Kiev-en indarrek ez dute arrakalatik aurrera egin, baina hurrengo batean egin dezakete, Yasinovataya inguruan gertatu zen bezala.
Alexander Lukashevichek, Nazio Batuetako errusiar ordezkari iraunkorrak, Russia 24 katean zuzenean esan zuen Indar Armatu Ukraniarren eraso hau ofentsiba batekin jarraitu ahal zutela.
Eraso honez gain, DHE-an 734 artileria eraso erregistratu ziren, hauetatik 90 artilleria astuneko piezak ziren, 122 mm eta 152 mm kalibreetakoak.
Ekainaren 27an, OSCE-rekin elkarlanean minak kentzeko ardura zuen ingeniarien patruila bat ukrainarren enboskada batean erori zen. Lehendabizi ukrainarrek posizioak bombardatu zituzten doitasun osoz. OSCEko kideek eman zizkieten koordenadak ukrainarrei. Bombardaketak 2 hildako eta hainbat zauritu eragin zituen. Ondoren, 54. Birgada eta goardia nazionaleko elementuek osatutako brigada mixto batek harrapatu zuen patruila.
Azken albisteek, probokazioek, Estatu Batuen beligerantziaren gorakadak eta OTANen presentzia geroz eta handiagoak Europa ekialdean Donbaseko gatazka konponbidetik urrun dagoela frogatzen dute, noiz lehertuko zain.
Iturriak:
http://www.fort-russ.com/2016/06/russian-un-rep-ukrainian-advance-in.html
http://www.fort-russ.com/2016/06/uaf-uglegorsk-offensive-wake-up-call.html