Maiatzaren 8an Donostian 1945eko Maiatzaren 9an Sobietar Batasunak Alemania naziaren eta bere aliatuen gainean lortutako garaipena ospatu zen Euskal Herria Donbas komiteak eta Vesta errusiar hiztunen elkarteak antolatuta, besteak beste Slavyanskiy Dom, Sare Antifaxista, Donostiako Askapenak eta Ahaztuak 1936-1977 kolektiboek lagunduta.
12etan manifestazioari hasiera eman zitzaion Bulebarretik hasita. Erahildako borrokalarien argazkiak ere eraman zituzten hainbat senitartekok, Errusian jada ohitura den «hilezkorren martxa» imitatuz.
Ondoren ekitaldi politikoari hasiera eman zitzaion, Sobietar Batasunaren ekarpen itzela aipatu zen, baina baita mundu osoko herri zapalduen ekarpena ere faxismoaren garaipena lortzerakoan.
Euskal Herrian jada bigarren aldia da egun hau ospatzen dela, eta herri sobietarren eta Euskal Herriaren arteko anaitasunaren adierazle bezala borrokalari antifaxista euskaldun eta sobietarrak omendu ziren. Gudari eta soldadu sobietarraren alboan, ikurriña eta sobietar ikurriñaren artean zegoen suan, lore eskaintza egin zen, borrokalari haiek gogoratuz.
Ekitaldi politikoa bukatutzat eman ostean ekitaldi folklorikoari hasiera eman zitzaion.