Maiatzaren 8an Donostian nazi-faxismoaren aurkako Gairaipenaren 71. urteurrena ospatuko da

m8-eusMaiatzaren 8an, Donostian, Sobietar Batasuneko Herriak nazi-faxismoaren aurka Aberri Guda Handian (1941-1945) lortutako Garaipenaren 71. urteurrena ospatuko dugu. Guda honetan hil ziren zein bizirik iraun zuten gudariak omenduko ditugu, eta modu berean, euskal gudari antifaxistei eta diktadura frankisten biktimak ere gogoratuko ditugu; hots, atzoko, gaurko eta betiko borrokalari antifaxistak omenduko ditugu. Gizateria faxismoaren gaitzetik aske bizi dadin oroimen antifaxista bizirik mantendu nahi duzuen denoi ospakizun honetan parte-hartzera gonbidatzen zaituztegugu.

Ospakizun hau Donostian izango da, Maiatzaren 8an, igandea, eguerdiko 12etan, Bulebarretik hasiko den manifestazio batekin hasiko da, gero kioskoan egingo den omenaldizko ekitaldi politiko bat egingo dugularik.

Antolatzaileak: VESTA (errusiera-hiztunen eta errusiarzaleen elkartea) eta Euskal Herria-Donbas Elkartasun Komitea.

Laguntzaileak: Slavianskiy Dom, Sare Antifaxista, Ahaztuak 1936-1977 eta Donostialdeko Askapena

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *