Eskerrak Donetskeko 1. Ospitaletik jasotako materialarengatik

Berriz ere, Kieveko Junta kolpistaren erregimen oldoltsu, neonazi eta proinperialistaren aurka eta bere duintasun, burujabetasun eta bere balio sozial, kulutural eta nazionalen berreskurapenaren eta defentsaren alde borrokatzen duen herri baten umeen, emakumeen, eta atso-agureen sarraskiarekiko axolagabe ez diren guztiei, gure laguntza azalerazten diegu.

Laguntza-bidalketa honek aurrekoen kopuru maila gainditu du, Euskal Herriko zein Andaluziako burkideek materialaz zein diruz, Galiziako burkideek balio oso handiko materialaz eta Madrilekoek diruz lagundu baitute.

Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komiteak, komite antifaxista guztiei dei egiten die faxismoaren aurka lehen lerroan borrokatzen ari den Novorossijako herriari babesa eman diezaioten

EZ DIRA PASAKO!