Donetskeko Herri Errepublikako Kanpo Arazoetarako ministroak Kataluniako herriari bere elkartasuna adierazi dio, lurralde horretan hasi zen autodeterminazio prozesua dela eta.
Lagun maiteok! Donbasseko herri osoaren izenean, katalan herriak askatasunaren eta independentziaren, bere etorkizuna erabakitzeko eskubidearen alde daraman borroka zuzenari babesa adierazi nahi diogu.
Zuen bidea zaila dela ulertzen dugu, eta justizia historikoaren alde egiten duzuen ahaleginak kontutan hartzen ditugu. Donetskeko Herri Errepublikako herritarrek oso ondo dakite etorkizunaren alde borrokatzeak zer dakarren. Gaur egun Katalunian burutzen ari den prozesua mundu osoarentzat, euren autodeerminazioaren alde borrokatzen ari diren herrientzat eredu inspiragarria da.
Lan honetan tinkotasunik hauskaitzena eta arrakasta izan dezazuen opa dizuegu.