Azaroaren 3an, astartea, Errekaleorreko auzo gasteiztarrean izango gara ErrekaGorri taldeak gonbidatuta. Oraingo honetan jorratuko dugun gaia “Iraultza boltxebikearen herentzia Donbasseko herritarren borrokan” izango da, Jon Kortazar historialari eta EH Donbas Elkartasun Komiteko kidearen eskutik. Hitzaldia 18:00etan izango da eta arratsalde guztian zehar material humanitarioaren bilketa egiten egongo gara Errekaleorreko Gaztetxean.
Honekin batera, ErrekaGorrik beste hainbat ekintza antolatu ditu Azarorako, hala nola: “Brest-eko Gotorlekua” film emanaldia (A-10), “Jugoslavia Sozialista eta bere amaiera: zatiketa eta konkista” Asier Blasekin (A-16) eta “Faxismoaren aurkako erresistentzia EHn” Josemari Lorenzo Espinosarekin (A-24).