Maiatzaren 9an, Donostian, Sobietar Batasuneko Herriak nazi-faxismoaren aurka Aberri Guda Handian (1941-1945) lortutako Garaipenaren 70 urteurrena ospatuko dugu. Guda honetan hil ziren zein bizirik iraun zuten gudariak omenduko ditugu, eta modu berean, euskal gudari antifaxistei eta diktadura frankisten biktimak ere gogoratuko ditugu; hots, atzoko, gaurko eta betiko borrokalari antifaxistak omenduko ditugu. Gizateria faxismoaren gaitzetik aske bizi dadin oroimen antifaxista bizirik mantendu nahi duzuen denoi ospakizun honetan parte-hartzera gonbidatzen zaituztegugu. Ospakizun hau Donostian izango da, Maiatzaren 9an, eguerdiko 12etan, Bulebarretik hasiko den manifestazio batekin hasiko da, gero kioskoan egingo den omenaldizko ekitaldi politiko bat egingo dugularik.
Antolatzaileak: “VESTA” errusiera-hiztunen eta errusiarzaleen elkartea eta Euskal Herria-Donbas Elkartasun Komitea.
Laguntzaileak: Donostialdeko Askapena, Sare Antifaxista, Boltxe Kolektiboa eta Ahaztuak 1936-1977