Sakerren Ukrainari buruzko analisia: “kroaziar” moduko erasoa ortzimugan?

Jatorrizko bertsioa ingeleraz: Vineyard of the Saker bloga

Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

Minskeko Bigarren Akordioa hila dago

Nahiko argi dago bakerako aukerak, beti nahiko txikiak izan direnak, eguna joan eguna etorri txikiagotzen ari direla. Nik sekula ez dut izan Kieveko Gobernuak Minskeko Bigarren Akordioa (M2A) aplikatuko zuenaren gaineko itxaropenik, beraz honek ez nau ezustean harrapatu. Juntak egin zezakeen gauzarik handiena, bera arma batzuk (ezta ere gehienak!) erretiratzea eta berriak ekartzea izan da. Izan ere, M2Ak aurreikusitako neurri politikoak aplikatzea pentsaezina da Juntarentzako. Are Poroxenkok M2A aplikatzea eta, demagun, Ukrainar Konstituzioa Novorossijako ordezkariekin negoziatzea erabakiko balu, 24 orduren bueltan uzkailia izango zatekeen; eta ez bakarrik Jarox bezalako friki naziek onartuko ez zuketelako, baizik eta Sam Osabak ere onartuko ez zukeelako.

Jokalari nagusia: AEB

Ukrainako jokalari bakan garrantzitsuena AEB da, EBk edo edozein ukrainar indarrek baino askoz ere eragin handiagoa duena. Eta AEBk asko du galtzeko ukrainar guda zibila modu baketsuan bukatzen bada. Zergatik? Oso erraza!

AEBk Ukrainan duen botere oinarria bi talde ezberdinek osatzen dute: alde batetik friki nazi ultranazionalistek, AEBtako eta Kanadako Ukrainar emigranteekin lotura handiak dituztenez, eta bestetik oligarka ustelek. Baina gakoa da bi talde hauek ez dutela Ukrainan, Donbass aparte utzita ere gehiengoa osatzen; ezta “AEBren bosgarren zutabe” honen bi osagarriak, friki naziak eta oligarkak bat jarriz gero ere. Egitate honetatik ondorio xinple bat ateratzen da: AEBK ezin duela Ukrainan “demokratikoa” den ezer, pittin bat bada ere, baimendu: “herri boterea” ala AEBen boterea”, bietatik bat, baina ez biak. Eta hortatik bigarren ondorio bat eratortzen da: AEBk kosta ala kosta krisi egoerari eutsi behar dio: guda, guda zibila, hondamendi ekologiko edo industrial, MH-17, frankotiratzaile ezezagunak edo beste edozeren bitartez. Bakeak nolabaiteko herri boterea ekarriko du, eta horrek AEBk egoeraren kontrola galduko duela esan nahiko du.

Horregatik, porrot militar bate edota janari faltaren ondoren datorren krisiari emango zaion erantzun bakarra lege martziala izango da.. Izan ere Radak jada onartu du halako egoera inposatzea ahalbideratzen duen lege bat.

Lege martziala indarrean dagoen erregimena salbatzeko modu gisa.

Ukrainak lege martziala onartzea AEBri ematen dion abantailarik handiena, lege hori aldarrikatu eta aplikatuko dutenak AEBren boterearen bi “zutarriak” (friki naziak eta oligarkak) izango direla da, beraz, herrialdearen botereak euren eskuetan jarraituko duela. Are gehiago, lege martzialak erregimena legezko zalantzarik gabe edozein oposizio zanpatzen eta ixilarazten ahalbideratuko du. Juntaren aurka protestatzen edo honen erabakiak eztabaidatzen duen oro “Putinen agente” gisa salatua eta kartzelan sartu edo are exekutatua izanen da.

Lege martzialak oligarkiarentzat onurak suposatuko ditu baita, honen jarduna eztabaidatzen duen oro kupidarik gabe ezabatua izango baita. Baina lege martzialak epe laburrerako abantailez gain, epe luzerakoak ere baditu.

Lege martzialaren epe luzerako abantailak: “kroaziar” agertokia

Geroz eta jende gehiago ari da Kiev “kroaziar” agertoki bezala definitua izan den horretarako baldintzak prestatzen ari denaren ustea izaten.

krajina
NBEk babestutako zonaldeak Kroaziako Serbiar Krajinan

[Bide batez, gogorarazpen laburra: Kroaziako guda zibilaren lehen fasea bukatu zenean, kroaziarrak ezgai izan ziren “Krajina” eskualdean –“Ukraina” hitzaren erro berdina: “eskualdeko lurraldea”- bizi zen bertako serbiar populazioa garaitzeko. NBEk “NBEk babestutako lurraldeak” (UNPA) ezarri zituen, goiko mapan urdin ilunez ageri direnak, ustez serbiarrak kroaziar erasoengandik babestuko zituztenak. Kroaziarrek urte batzuk itxaron zuten AEBk entrenatzen zituztelarik eta azkenean AEBren armadaren babesarekin eraso zuten. NBEren indarrek ebrehalakoan eman zuten amore eta Krajina amen batean konkistatua izan zen, Kroaziako serbiar zibilak kroaziar erasoari masiboki ihes egin zietelarik. “Mundu zibilizatuak” txalotu egin zuen edo ez zuen ezer esan].

Plan sotil estatubatuar-ukroak “kroaziar aukerarekin” antzekotasun handiak ditu: eraso masiboa prestatzeko denbora erosi eta “separatistak” kanpaina labur baina gogor batean menderatu. Galdera nagusia da: funtzionatuko al du?

Oluja (Ekaitza”) Operazioa Donbassen?

Kanpotik ikusita, bien guden arteko ezberdintasunak itzelak dira: AEBk maneiatutako bi Estatu nazik operazio bakegilez mozorrotzen dute euren populazioaren parte baten aurkako eraso masibo bat hasteko. Biana ezkutatu ezineko ezberdintasunak ere badaude:

Lehen ezberdintasuna, denetan garrantzitsuena, Miloševićen peko Jugoslavia ttipiaren (Serbia eta Montenegro) eta Putinen peko Errusiaren arteko ezberdintasuna da. Jakina da Jugoslavia ez zela superpotentzia nuklear bat eta Miloševićek kontutan izan behar zuen AEBk eta NATOk Serbia eta Montenegro inbaditzeko aukera. Errusiak ez du arrisku hau. Baina kontutan hartu behar da baita Miloševićek bere anai serbokroaziar eta serbobosniarrak traizionatu zituela eta zigorrak jarri zituela. Putinek ordea, “Voetorg” (armen salerosketa) eta “Severni Veter” (“Ipar Haizea”, boluntarioen fluxua) baimendu ditu. Baina hau ez da soilik Putinen kontua: Errusiako %90 ados dago naziak Donbass okupatzen ez uztearekin. Beraz Putinek hori gertatzen uzten badu, bera eta bere aliatuak arriskuan egongo ziratekeen. Egia esan, asko kostatu zitzaion Putini bere iazko militarrak Novorossijara ez bidaltzeko erabakia defendatzea, azkenean, propaganda kanpaina intentsoen bidez errusiar gehienak ados egon ziren. Putinek Errusian duen %80 baino gehiagoko herri-babesa indartsua da, baina ez baldintzagabea, eta oposizio “liberal” mendebalzalea mehatxu ez bada ere, oposizio nazionalista ahula da Putinek bere agintean oso arduratsu jokatu duelako soilik. Baina Novorossija “salduko” balu edo mendebalzalea egingo balitz, oposizio nazionalista momentuz apal hori oso arriskutsu bilaka daiteke. Egia esan, populazioaren segmentu “abertzalea” (baina ez nazionalista, ezberdintasun handia dago!) Putinen herri-babesaren oinarria denez, z dut uste hauek atsekabetuko dituenik, bereziki naziek Novorossija inbaditzen utziz.

Errusiak Kieveko naziei Novorossija hartzen ez uzteko beste arrazoi pragmatiko bat ere badu: Novorossijaren ostean Krimea etorriko delako (hori agindu dute hainbat aldiz!) eta Novorossijan emango diren borrokek Errusiar Armadak esku hartzea probokatu zuketelako.

Laburtzeko: Errusiak sekula ez du Novorossijan “Oluja Operaziorik” egiten utziko.

Bigarren ezberdintasun handia borroka-zelaia eta indar gudukatzaileak dira. “Babestutako zonaldeetan” zeuden serbiarrek euren arma astunak jada errenditu zituzten, euren eremua mendi baxuez edo lautadez osatua zegoen eta ez zuten babes-fluxua jasotzeko (afganiarrek sobietarren kontra Pakistanen izan zuten moduko) moduko “muga segururik”. Are gehiago, novorossijarrek euren boluntarioez osatutako herri-milizia armada irregular bihurtu dute, prozesu ez oso lasai eta erraz baina arrakastatsu baten ondoren. Kontutan izan ezazue erreforma hauen aurretik ere herri-milizia euren operazio ia denetan arrakastatsua izan zela eta Donbass hegaldi militarrik gabeko zonalde bilakatu zuela. Agian zuen zailtasun handiena erasoetan eta kontraerasoetan zuen koordinazio falta zen, baina hori litekeena jada aldatu izatea.Eta ez hori bakarrik, baizik eta baliteke novorossijarrek orain arma gehiago, ibilgailu gehiago eta borrokalari gehiago izatea. Orain agian arma bilbatuen operazioak egiteko gai izango dira.

AEBk eta NATOk Krajinako serbiarrak bonbatu zituztenean, airezko nagusitasuna zuten, erasotzeko oso jo-puntu gutxi zituzten eta serbiarrek, mundu guztiak traizionatu zituztelarik, oso moral baxua zuten. Ukrainarrek euren aire indar gehiena galdu dute eta Donbassen eraso beharreko jomugak asko eta ondo defendatuak dira.

Eta bukatzeko, Novorossijan bi hiri handi daude, Donetsk eta Lugansk. Hiri hauek handiak, defendatzeko errazak, eta denbora luzez erresistitzeko ondo prestatuak eta gai dira. Serbiar Krajinan ez zegoen halako hiririk.

Errealitatera itzuliz

Kroaziako eta Ukrainako guda zibilen arteko antzekotasunak azalekoak eta nahasgarriak dira. Alo militarrean Kievko juntari Novorossija konkistatzea Kroaziak Krajina inbaditzeko operazio erlatiboki xinplea baino gehiago kostatuko zaio.

AEBen laguntza famatua dela eta, gogora dezagun georgiarrak laguntzeko ezer gutxi egin zuela, eta ez eta ere AEBren laguntzaz, arma astunen bidalketez, CIAk heriotzaren eskuadroiak antolatzeaz eta abarrez “onuradun” ziren beste denengatik ere. Azken aukera gisa AEBren armada eramatea ere, ez zen efektiboa izan herri intsurgentziari aurre egiterakoan.

Ukrainarrek eta estatubatuarrek Donbassen Krajina antzeko operazio bat ezinezkoa dela ulertzen al dute? Azken hauek agian bai, batez ere espezialista militarrek. Ukrainarrei, berdin zaie. Eurentzat garrantzizkoena, euren ekintzak justifikatzeko eta “moskaliak AEBren eta NATOren laguntzaz garaitzeko” promesei eusteko arrazoiren bat, aitzakiren bat izatea da. Gertatzen denak bost axola die. Axola zaiena da momentu on hau (eurentzako) iraunaraztea da. Eta etorri behar dena datorrenean, AEBren hainbat txotxongilok, Irango Shahrengandik hasita Ferdinand Marcosengan bukatuta egin izan duten bezala.

Baina epe laburrera ez dugu etorkizun hurbilari buruzko ilusiorik egin behar: Juntaren indarrek berriz erasoko dute eta agian hurrengo erasoa aurrekoak baino efektiboagoa izango den aren, berriz garaituak izango dira, edo novorossijarrengatik edo errusiarrengatik.

Vineyard of the Saker (The Saker)

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *