Joaquin Rodriguez (Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komiteko kidea)
Hitzaurrea.
2014 urte erdialdean, Krimea Errusiar Federazioan integratzearen harira Errusiaren aurka Mendebaldeak ezarritako zigor ekonomiko eta politikoak eta auto-aldarrikaturiko Donetsk eta Luganskeko Errepubliken eta Kieveko erregimen kolpista mendebaldezale eta ultraerreakzionarioaren arteko gatazka armatuaren ondorioz hidrokarburoen prezio jaitsiera bizkorra hasi zen.
Gure buruari hauxe galdetu behar diogu: zigor ekonomikoen eta goian aipaturiko gertakari politikoen aldiberekotasun hau kasualitatea al da? Ziurtasun osoz erantzun dezakegu EZETZ!
Azken 13-14 hilabeteetan eman diren mendebaldeak gradu gorenera arte politizaturiko Ukraina eta Errusiaren arteko gas gatazka ez da gauza berria, 20 urte inguruko historia dute, Ukraina eta Errusiaren espazio post-sobietarrean garatutakoa, bata Europara doan gasaren hodi-eramalea eta bestea baliabide honen ekoizle eta esportatzaile handi gisa.
Momentu politikoaren eta garaiko buruzagi politikoen arabera gatazka honen “sugarrak” intentsitate ezberdina daukala argi dago: Kutxma-Jeltsin; Justxenko-Putin; Janukovitx-Putin eta orain usurpatzaile estatubatuar-zalea den Poroxenko.
Beharrezkoa da arreta kontu batean jartzea, Errusiak politikoki sortutako Janukovitxekin ere, momentu zehatz batzuetan “sugarraren” intentsitatea nahiko altua zen, hortaz, gasaren problematikaren “esanahi” politikoa egoera politikoaren araberako aldagai bat dela argi dago, eta ez alderantziz; AEB eta EBk beti aurkezten duten moduan, eta bereziki beratara batu diren azken herrialdeei dagokienez, SESB desagertuko kide ohiak (“ez dago lagun zahar bat baino etsai okerragorik”).
Hitzaurre labur bezain beharrezko honen ostean, tinta eta hitz “teknizista” asko isuri dituen “Fracking”-aren gaiari helduko diogu, geopolitika internazionalaren eta bertako aktore nagusien uretan sartu gabe.
Paradoxa dirudien arren, bukaeratik hasiko naiz.
Europan eskisto bituminosoetatik gasa ateratzearen historia bukatu da.
2015eko urtarrilaren 31an, Chevron korporazio iparramerikarrak Polonian ematen ari ziren eskisto bituminosoetako gas zundaketen desegite eta itxieraren berri eman zuen. Korporazio iruzurgile hau Exxon Mobil, Total eta MarathonOil-en ostean atera zen Poloniatik. Lehenago, horrelako proiektuak Errumania, Lituania eta Ukrainan itxi ziren. Amerikarrek bolumen industrial garrantzitsuak aurkitzea aurreikusten zuten Europako azken herrialdea Polonia izan zen.
Hortaz, lekua, denbora eta lehen eta bigarren planoko aktoreei dagokionez emandako hainbeste kointzidentzia arraro eta bitxien inguruan hausnartu beharra dago.
* Lekua herrialde guztiak Errusiaren mugan daude edo mugakideak dira. Guztiak SESB edo Europa erdialde-ekialdeko bloke sozialista ohiko kideak dira.
* Denbora 2010-2013 urteak, Mendebaldea (AEB eta EB, nahiz eta bakoitzak helburu ezberdinak izan, biak krisi prozesuetan eta honen errekuperazio motela) eta Errusiaren (BRICeko potentzia, jada ez da Jeltsinen Errusia) arteko konfrontazio politikoaren hazkundea, Ukraina-Errusia arteko gas gatazka aitzakiatzat hartuta.
* Lehen mailako aktoreak
AEB/Kanada+EB, (hauen arteko interes politiko eta ekonomikoen eduki oso heterogeneoa, lehen postuan Alemaniaren hegemonia nabarmentzen da eta Frantziaren garrantzia, Britainia Handia, Herbehereak, Belgika, Suezia, Italia eta maila askoz txikiago batean Espainia) + Australia/Zeelanda Berria eta Japonia.
* Bigarren mailako aktoreak
Europar Batasunean azken 10 urtetan emandako inkorporazio berriak. “Zubiburu”/”arma base” edo “misil geopolitiko iparramerikarren plataforma» gisa Ukraina, eta aurreko plazak –Irak, Afganistan, Siria, Libia eta orain Yemen.
Frackingaren historia eta gora beheretara bueltatu gaitezen.
Aurreko paragrafoetako batean azaldu dudanez, Europako frackingaren historia bukatu da. Hala ere, frackingaren historiak 120 urte baino gehiago ditu. Baina gure garaietara bueltatu gaitezen.
Lituaniarekin, esaterako, historia bitxia pasatu zen. Espezialista amerikarren arabera 2012 urtean 120 mila milioi m3 aurkitu ziren! Hau da, urteko 3 mila milioiko kontsumoarekin, bere ekialdeko auzokide “arriskutsua” den Errusiarekiko 40 urteko independentzia energetikoa izango zukeen. Edozein herrialdek izan dezaken irrika osasuntsu eta logikoa. Hala ere, 2013ko urrian, Chevron, bere herrialdean esplorazioak egiteko baimen lituaniarra duen korporazio bakarrak esplorazio eskaera alde batera uzten du.
Jarri dezagun begirada munduko eskisto bituminoso gasaren “biltegian”. Erreserba orokorrak nahiko barreiatuta daude munduan zehar. %52 inguru AEBetan aurkitzen dira (Kolorado, Utah, Wyoming eta Texaseko estatuetan). Erreserba handiak daude (%21) Brasilen, Errusian, %11 inguru. %5a Txina eta Australian. Zerbait gutxiago Kanada, Bulgaria, Ingalaterra, Alemania, Frantzia, Espainia, Austria, Italia, Suedia, Ukraina eta Polonian. Zerbait Estonian. Hau da gutxi gora behera gas-frackingaren mundu mapa.
AEBtako benetako frackingaren iraultza 2005 urtean hasi zen, Kongresuak Akta Energetikoa onartu zuenean, frackinga Ingurugiroaren Defentsarako Agentziaren (EPA) kontrol zuzenetik atera zuenean, hamar bat lege ekologikoekin batera ur edangarriaren segurtasunerako Legearen markoan kudeatzen delarik. Era honetan, hidrokarburoen enpresa iparramerikar ahaldun guztia da ur edangarri iturrietatik gertu produktu kimikoen lurrazpiko presio injekzioa burutzeko eskubidea duen bakarra, gainera injektatutako produktuen konposizioa ez dauka zertan azaldu beharrik.
Nabaria da monopolio amerikarrek irabazi handiagoak lortzeko dituzten interesak bat datozela herrialdeko “staff” politikoarekin, hau baita AEBko kapital monopolista finantzari-indrustrialaren berezko “kontseilari-delegatua”. Politika horrek independentzia energetikoa eskatzen zuen. Frackingaren metodoa primeran etorri zitzaion. Orain AEBek bere nazioarteko geopolitika testuinguruan lortzea pentsatzen duen eta maila batetan jada lortu dituen “onura” politikoak laburki garatuko ditut. Orain frackingaren teknizismo, errealitate, utopietan zentratuko gara.
Enpresa amerikarrek muga ekologikorik ez dute, Barnett Shale enpresak 300mil mln. m3 ustiatu zituen. Estatu Batuak era berean, logikoki, eskisto bituminosoen meategien ikerkuntza eta miaketetan mundu mailako aditu nagusi bilakatu dira, eta bere energia saileko txostenak azkenik axioma bilakatu dira. 250 trilioi m3 daudela badiote 250 dira eta kitto. Baina, norbaitek galdetu eta pentsatu al du nondik kalkulatu dituzten trilioi hauek?
Arloan aditua izan gabe, baina goi mailako karrera teknikoa izanda eta ia 50 urteko esperientzia profesionala, nire jakintza eta zentzua erabiltzen ausartzen naiz. Ikus dezagun zifra txundigarri hauek lortzeko erabiltzen den “logika”: munduan ezagutzen diren meategietako datu ezagunak biltzen dira; meategi sakonetako zeharkako datuak batzen dituzte – hauetako gehienak seriotasunez hurbiletik ikusita asmakizunak dira, “ izan ahal da edo beharbada ez” – saturazio graduen bataz-besteko datuak hartzen dira – ustiatzen ari diren geruza amerikarretako dentsitatea, zeina bolumen osoaren 0,32% eta 1,0% bitartean dagoen – 0,1 ustiaketarako koefizientea hartzen bada zehazki aipatutako 250 trilioi m3 ateratzen dira!!
Orain egin ditzagun prozesu honen balorazio eta ondorio batzuk, estrategia ekonomiko – politikoaren barnean:
- a) Amerikako Estatu Batuek datu hauekin eta benetako ustiaketarekin Europar Batasunari gas horniketaren bolumen jakin batzuk agintzen hitzematen dizkio, epe luzez Errusiaren gas esportaziotik askatzea ahalbidetzen diona, honekin honakoa lortzen da:
* Errusiarenganako gas dependentzia AEBenganako edo bere sateliteenganako gas dependentzia bihurtzea (horniketa hauen kostuei buruzko ñabardura arin batzuk jarraian) erraz zerrendatu daitezkeen bere ondorioekin.
* Errusiarentzako arazo larri bat sortzen da, non gas eta petrolioaren esportazioak Barne Produktu Gordinaren (BPG) osagai estrategiko diren.
* Europar Batasuna eta Errusiaren arteko eremu guztietako harremanak larriki kaltetzen ditu ( Dagoeneko asko lortu du).
- b) Bihotz oneko promesa amerikarrek “Pandora kutxa” ireki zuten. 2. eta 3. mailako herrialdeek ez zuten zalantzan jarri Errusiarekin konfrontazio gogor eta arduragabean sartzean – Polonia, Lituania, Estonia, Errumania eta Poroxenkoren Ukraina. Helburu politiko nagusia, klima gerrazalea berotzea munduan, etapa hau betetzen ari da eta “fracking”-ak erregai gehiago dakar.
Baina amerikar amets gozoen aurrean errealitatea beste bat da. Lituanian ez dago gasik; Polonian 2014an 50 miaketa putzu zulatu ziren eta lehendabiziko 20 putzuen kostua 400mln$ izan da eta soilik baten aurkitu da gasa ( egunean soilik 8 mila m3 ). Gasa duten 5.140 putzu behar dira!! (geologo eta esploratzaileek dakiten bezala ez da litekeena). Ahala ere amerikar empresa guztiak erretiratzen dira, Lotus Poloniar Estatuaren enpresa barne!!
Izan ere, amerikarrak Europan egin zituzten aurreikuspen guztietan huts egin zuten. Ze arraroa industria esparru honetako teknologia eta aditu aurreratuenekin hau gertatzea! Argi dago gas bolumen jakin bat Europan badela, baina… urrea mundu ozeanoan bezala. Kalkulu zientifikoen arabera, teoria eta praktika matematiko zehatzen menpe baitaude – ozeanoan giza historian lortutako guztia baino urre gehiago dago. Ahala ere, detaile txiki bat: 15 tonelada uretan soilik metal preziatu eta desiratu honen 0,09 mg dago. Garrantzirik ez duen xehetasun txiki bat geratzen da soilik- nola ustiatu dezakegu errentagarritasun ekonomiko onargarri batekin? Ikus dezagun putzu baten kostua Europako baldintza geologikoetan Estatu Batuetako baten baino 3 edo 4 aldiz garestiagoa dela, gainera Europak 10-12 aldiz tresneria industrial gutxiago du eta populazioaren dentsitatea askoz altuagoa da Colorado, Wyoming edo Texasen baino. Beraz, ziurrenik ez litzateke posible arau ekologikoak horrela zapaldu eta mespretxatzea. Nahiz eta nork jakin, Europar kapitalismoak arrazoi gutxi ditu Estatubatuarrarekiko jeloskor egoteko; soilik monopolio europarren ekologiarenganako mespretxua litzateke handiagoa.
Baina oinarrizkoa zera da, ez dagoela gas desiratu horren beharrezko bolumen industrial nahiko. Lehen azaldu dudan bezala, mota honetako gasa Europan badago. Baina, gutxi, oso gutxi, plaketako gas saturazioak ez baitu %0,07 -0.1 gainditzen!!! Ez da existitzen kantitate minimoki industrial bat ustiatzeko antzeko teknologiarik, plaken apurketa hidraulikoaren metodoa barne.
Heldu da hitz teknikoak albo batera uzteko unea, “gas plakaren baten”, eta gainetik bada ere, honen ondorio edo eragin politikoak gaur egungo geopolitika internazionalaren testuinguruan berriz aztertzeko, artikuluaren izenburuak dioen bezala.
- eta 6. orrialdeetan, a) eta b) azpi parrafoetan aipatu ditut hauetako batzuk. Baina korapiloa konplexua da, greziar mitologiako gordiar korapiloa baino askoz konplexuagoa. Hainbat galdera eta arazo geratzen dira azalean eta azal azpian:
* Ekonomikoak: Era berean, kapitalaren menderatzearen garaian, beti politikoak bihurtzen direnak. Momentu batean geratzen gara – hurbileko etorkizun batean eta Europarako gas horniduraren iturri posibleetan. Ez dira ugari: ekoizle arabiar nagusia – Katar, 2025 arte, dena Txina, India eta Asiar hego ekialdeari saldua du eta Europar merkatuan handizka saltzen den baino %25 garestiagoa den txikizkako prezioan. Europara bideratutako gaur eguneko horniketa Europa hegoaldera zuzentzen da (Italia, Espainia eta Grezia, eta “tradizio kolonialagatik” Ingalaterrara inportazioaren laurden bat.
Prentsan hainbat aldiz aipatu den “Hegoaldeko pasabide estrategikoa” (Azerbaijan eta Turkmenistaneko gasa Turkiatik) 12 -15 mila mln. m3-ko bolumenarekin, gainera, ez da egongo 2020 aurretik eta ipar itsasoko ustiaketa 70 mila mln m3-ra jaitsiko da.
Hau da, etorkizun hurbilak, epe ertainean (2020-2030), Bruselari bi hornidura iturri eskaintzen dizkio: Aljeriako gas kondentsatu/likidoa edo Gazpromena. Aljeriak bere produkzioaren %44 esportatzen du Europara, eta prezio oso altuetan bere larrialdi hornitzaile egoeragatik. Gaur egun bere prezioa errusiar gasa baino %50 handiagoa da.
Petrolioaren prezioaren jaitsierak; Europarako (Europar Batasuna, Ukraina eta Moldavia) eta Txina, India eta Asia hego ekialderanzko gas esportazioen “oreka-desoreka” arriskuak; gaur egungo sistema kapitalistaren metamorfosi serioak; inflazio negatiboak; finantza espekulazioaren eta azken urteetan informatikan eman diren iraultzek ekarri dituzten telekomunikazio teknologia berrien bitartez erreproduzitu den herri masen inkulturaren globalizazioak; hiperaberats gutxi batzuen eta 5-6 mila milioi esklabu modernotan hazitako pobreziaren arteko ezberdintasunaren amildegi erraldoiak; guda lokal eta internazional egonkorren azken 15 urteetako sekuentzia kateak (Irak, Afganistan, Siria, Libia, Afrika erdialdea, Ukraina eta azkenaldian Jemen) inperialismoa transformazio fase berri batean dagoela erakusten dute, baldintzapean eta probisionalki nik “INPERIALISMO GLOBALA” deituko niokeena.
Artikuluaren izenburu edo lema berrartuz begi bistakoa egiten zait Fracking-a eta bere ondorio zuzen eta nabariak, gatazka armatuak kasu, edo hobe esanda Ukrainako guda zibila eta Nazismoaren berpizkundea Europa ekialdea eta erdialdean, Inperialismoaren fase berri baten seinale argi eta ukaezinak direla – INPERIALISMO GLOBALA. (Ziurrenik hobe arrazoitutako eta egokiagoa den termino batekin identifikatu daitekeena).
Ziur nago frackinga beste iraultza batetik pasatuko dela, Jemeneko guda kontutan hartuta, bestela denborak esango du.
Joaquin Rodriguez