BERLIN. Errusiako eta Ukrainako Atzerri ministroak Berlinen elkartu ziren atzo, irailean Minsken sinatutako protokoloari buruz eztabaidatzeko. Zehazki, Ukrainako hego-ekialdean matxinoen esku dauden eremuetan hauteskunde lokalak nola antolatu izan zuten eztabaidagai. Alemaniako eta Frantziako Atzerri ministroak izan zituzten bitartekari.