Gutxienez 136 militar ukrainar daude atzerrian ospitalizatuta, “Momentuz kontsultek jarraitzen dute, ezin dezaket diru laguntza jasoko duten militar kopurua zehaztu, baina aurre hitzarmen bat dago, Atletico Madril elkarteak besoetako protesiak ordaintzen lagunduko zuela hitz eman zuen”, adierazi du bidaia antolatzen duen Maria Vertetska boluntarioak.
Bestalde, Atletico Madrileko prentsa arduraduna den, Juanjo Anaudek Sputnik Novostiri adierazi dionez, ez dauka gai horren inguruko berririk.
Aurreko ekainean, Ukrainako Futbol Federazioak Ukrainako Armadari babesa helarazi eta sarreren salmentatik irabazitako dirua herrialdeko indar armatuei bidaltzeko asmoa azaldu zuen.