SBUren erreforma Alemania naziarekin kolaboratu zuten erakundeak eredu hartuta egingo da.

Jatorrizko bertsioa ingeleraz: Solidarity with the Antifascist Resistance in Ukraine

Erdarazko bertsioa: Nahia Sanzo (Slavyangrad.es)

Euskarazko bertsioa: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

Valentin Nalivaitxenko

Ukrainako Segurtasun Zerbitzuko (SBU) buru Valentin Nalivaitxenkok Kievko день (“Eguna”) egunkarian agertutako elkarrizketa batean erakunde hau, II Mundu Gudan naziekin kolaboratzeaz gain judutarren eta poloniarren aurkako pogromak egin zituen, errusiarrak eta ukrainar partisano antifaxistak andanaka hil zituen eta kontrako fakziostako kideak erail zituen OUN-UPA antolakundearen segurtasun zerbitzuak eredu hartuta berrantolatuko dela azaldu zuen.

Segurtasun Zerbitzuen erreforma eginkizunaz, Nalivaitxenkok “SBUk ez du ezer berririk amatzeko beharrik. UPAren (Ukrainar Armada Matxinatuaren) 1930-50 arteko segurtasun zerbitzuen tradizioak eta ikusmoldea oinarritzat hartu behar ditugu. Lurraldearen behin-behineko okupaziopean erasotzailearen kontra lan egiteko moduak hezkuntza patriotikoa eta kontrainteligentzia militarra izan zituen ardatz, eta ukrainar populazio baketsuan eta honen babes paregabean oinarritu zen”.

Nalivaitxenkok gehiago xehatu zuen bere SBUren eredurako proposamena: “Oposizioan nengoenean, tradizio hauek eta baita OUNen (Ukrainar Nazionalisten Erakundea) Segurtasun Zerbitzua sortu eta zuzendu zuten Lebed eta Arsenitx-Berezovskiren tradizioak ikertu genituen”.

OUN; eskuin muturreko erakunde nazionalista, guda-arteko garaian italiar faxismoaren erara garatu zen. Sortu zen unetik garbiketa etnikoa burutu asmoz poloniar populazioaren kontrako ekintza terroristak egin zituen, eta ukrainar aurkari politikoak eta erasotu zituen.UPA bere beso armatua zen.

Guda garaian, bi erakundeek Alemania naziarekin kolaboratu zuten eta poloniarren eta judutarren kontrako sarraskietan parte-hartu zuten, bereziki aipatzekoa da. 1943an Volinian eta Halitxinan poloniarren garbiketa etnikoa.

Nalivaitxenko eta Jarox Trizub erakundearen entrenamendu-zelai batean

Mikola Lebed, Nalivaitxenkok eredu gisa aipatu duena, Sluzhba Bezpeky OUNen segurtasun zerbitzuaren lehen burua zen. Antolakunde hau gupidagabea zen, garbiketa etnikoaren erantzule, eta OUNen zatiketaren ostean Stepan Banderaren aurkako fakzioetako kideak hiltzeaz ezaguna. Lebedek Gestaporen entrenamendua Zakopaneko entrenamendu-gunean jaso zuen, eta estatubatuar kontrainteligentziak “sadiko eta alemaniarren kolaboratzaile ezagun” gisa deskribatu zuen. Hala ere, CIAk babestu eta New Yorkera eraman zuen. CIAren babespean Lebedek Ekialdeko Europan eta Errusian iharduera antisobietarrak egiten zituen CIAk babestutako Prolog antolakundean paper garrantzitsu bat izan zuen. (Village Voicek eta Hitler’s Shadow: Nazi War Criminals, U.S. Intelligence, and the Cold War txostenak Lebeden lanaz eta CIAk emandako babesaz informazio zehatza dute).

Nalivaitxenkok SBUren oinarri gisa aipatutako beste eredua Mikola Arsenitx Berezovski da, 1941ea Lebed OUNen segurtasun zerbitzuaren buru postuan ordeztu zuena. Abwehr zerbitzu naziak inteligentzia militarrean entrenatu zuen.

EGUNgo Ukrainako Segurtasun Zerbitzu SBUren buru Nalivaitxenkok aspalditik ditu ikuspuntu horiek. 2006 eta 2010 artean Juxtxenko lehendakariaren aginduetara SBUko buru izan zenean, OUNen UPAren eta hauen lider Stepan Banderaren krimenak estaltzen paper erabakigarria jokatu zuen.

SBUren buru gisa aritu zen aurreko aldi horretan Nalivaitxenkok ez zuen zalantzarik izan erakunde faxistekin kolaboratzeko, esaterako gaur Pravi Sektorren buru den Dmito Jaroxek zuzentzen zuen Stepan Banderaren Hiruhortza (Trizub) taldearekin. 2006an, Nalivaitxenkok Trizuben entrenamendu-gune batean hitzaldi bat eman zuen. Jarox eta Nalivaitenkoren arteko harremana ez da iraganera mugatzen: 2013-14 artean Jarox Nalivaitenkoren legebiltzar-aholkulari izan zen.

Slavyangrad.es

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *