
Ukrainarko Kanpo Arazoetarako Ministeritza Krimeara politikariek edo pertsonalitate ezagunek egiten duten bisiten oso gainean dagoela azpimarratu du.
Perebeinisen arabera, Bregović ukrainar kontrolgune batetik pasatu gabe, beraz, ukrainar legea urratuz iritsi zen Krimeara.
Musikariak penintsulara eginiko bisita ikuspuntu juridiko batetik, ukrainarlegeak aintzat hartuz, aztertuko dutela gehitu du.
«Turista bat Krimeara kasualitatez heltzean ukrainar legea haustea gauza bat da; baina politikari bat edota nolabaiteko ospea duen pertsona publiko bat bada, argi dago nahita egiten duela » nebarmendu zuen diplomtikariak.
Aurretik, Facebooken, maiatzaren 16rako aureikusita zegoen Bregovićek Kieven eman beharreko kontzertu bat bertan behera uztearen inguruko informazioa hedatu zen.
Goran Bregovićek bere karerra Bijelo Dugme bosniar taldean hasi zuen, baina bere benetako bokazioa filmetarako musika zen.
2014ko martxoko erreferendumean bere biztanleen gehingo handi batek Errrusiarekin bat egitearen aldeko botoa eman ostean Krimea errusiar eskualde bat bihurtu zen.
Ukrainar Krimea bere lurraldearen «behin-behinean okupatutako» zati gisa hartzen jarraitzen du.
Errusiako Kanpo Ministeritzak behin eta berriz esan du Krimeako biztanleek nazioarteko zuzenbidearen eta NBEren Kartaren printzipioen araberako rreferenduma izan zela, herritarrek Errusiarekin bat egitearen alde bozkatu zutela eta aukera hau errespetatu eta aintzatesten duela.