Jatorrizko bertsioa errusieraz: Viktor Xapinov (Borotba), bere Facebook orrialdean.
Ingelerazko bertsioa: Greg Butterfield (Red Star Over Donbass bloga)
Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea
Kieven, Aleksandr Bondartxuk, Langile Klasea aldizkariko editorea kondenatua izan da. Hedabide horretan idatzitako artikulu batzuengatik epaitu duten, zeintzuek “zeharka (!) Ukrainaren lurralde-osotasuna” erasotzen zuten.
Egungo Ukrainan ezkerraren kontra dagoen errepresioa ez da ustekabekoa. Interesgarriagoa da euren buruak ezkertiartzat jotzen duten baina beste ezkertiarren aurkako izu eta errepresioarekin bat egiten dutenen erreakzioa (gure ezberdintasunak gora-behera, Bondartxuk ezkerreko aktibista bat da, jakina).
Ematen duenez, esker leialak ez du epaiketa honen berririk izan. Erregimen faxistarentzat guztiz otzana izango den “ezkerreko ukrainar alderdi bat eraikitzen” dihardungo dute. Hori bai, Juntak euren aurka egiten duenean, ez da protestatzeko inor geldituko.