
Ukrainako Informazio Politikarako Ministroak Donetsk eta Luganskeko telebista-kateetan lan egiten duten kazetarientzako 8 eta 15 urte arteko kartzela igorra nahi duela jakinarazi du.
“Uste dut nahiko eraginkorra izango dela LHE (Luganskeko Herri Errepublika) eta DHE (Donetskeko Herri Errepublika) delakoen telebistetan lan egin izna duten pertsonek 8 eta 15 urte arteko kartzela zigorrak ezarri ahal izateko legea indartzea”.
Elkarrizketa berea, Stetsek europarrak bere ministerioa “Zentsura-Ministerioa” izango ez dela konbentzitzeko gai izan dela esan duela. Gainera, hurrengo astean Krimeara zuzendutako irrati-kate bat zabalduko dela gaineratu du.
Informazio-Politikarako Ministerioa, Ukrainan gutxien matatuena den ministerioa da inkesten arabera, eta bere asmo kontraesankorrak direla eta “Egiaren Ministerio” gisa izendatu dute, George Owellen “1984” elaberriari kasu eginez. Ostegunean, ministerioak finantza-hezkuntzarako telebista kate baten kontrola hartu du, Ukraine Tomorrow nazioarteko kate berria zabaltzeko asmoz.
Otsailean, Informazio-Politikarako Ministerioak “Ukrainar Informazio-Armada” martan jarri zuen, errusiar berri-weborrietako iruzkin-sailetan eztabaidak hasteko eta horrela iritzi publikoa aldarazteko asmoa duen proiektua. Proeiktuak huts egin zuen “ziber-borrokalariek” errusiarrak Ukrainaren bizi-kalitatearen okertzea Errusiaren eta partsonalki Putinen errua dela konbentzitzean kale egin zutelako, eta ordutik sare sozialetan loturak abaltzeko mail-zerrenda bat izatera mugatu da.