Zhanartu kazakiar sindikatua
Jatorrizko bertsioa errusieraz: Klassprof errusiar blog sindikala
Ingelerazko bertsioa: Greg Butterfield (Red Star Over Donbass bloga)
Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea
Zoritxarrez, sindikaliston artean, bereziki Ukraina eta Donbasseko aferaren inguruan, zenbait gaizkiulertu bakezale eman dira; hala, abstrakzioez betetako, “anai-arreben arteko guda gelditzea”, armagabetzea eta “baketzea” eskatzen zutela eta, lehen begiratuan nahiko zuzenak ziruditen baina aldi berean gatazkaren bi aldeak berdin hartzen zituzten eta gatazkaren inguruko batere klase-kontzepziorik gabeko deialdiak egin izan direlarik.
‘Euromaidan’
Badakigu,hasiera batetik, Ukrainan, ukrainar eta errusiar langileen arteko talka gisa mozorrotu izan den estatubatuar, europar eta errusiar inperialismoen interesen arteko talka egon dela, pozoi nazional-patriotikoak eta propaganda txobinistak hauspotu dutena. Eta jakina urtetan Euromaidanen erabakigarriak izan diren indar faxista eta paramilitarrak finantzatu dituzten tokiko oligarkek paper handi eta probokatzailea izan dutela.
Aldi berean, Ukrainan AEBek eta Mendebaldeak, eskuin muturreko talde burgesak ahaldunduz eta panorama politikoa eskuinera mugituz, EBn integratzeko lelopean protesta-mugimenduz mozorrotutako Estatu-kolpea agindu eta antolatu zutela salatu behar dugu. Euren helburu nagusia NDFen menpeko pribatizazio masiboetan, jabetza publikoaren banaketa eta gastu sozialaren eta pentsioen murrizketan oinarritutako politika ekonomiko neoliberalen errezeta zaharra inposatzeko metodo erradikalak erabiltzea da.
Kolpe hau ez da soilik oligarka talde bat aldatzea, ukrainar ekonomiaren norabidea aldatzea ere bada, zeinak EBrekin sinatutako itunaren eta desindustrialtzearen ondorioaz industria astun osoa eta honekin bat milioika lanpostu galduko dituen. Argi dago juntak ukrainar langileen eta herri-klaseen aurkako helburuak dituela, zeintzuek populazioaren gehiengoa pobrezia mugatik behera eta are gose-egoeran aurkitzera bultzatuko duen.
Eta politika hau modu terroristekin, Estatu-aparailuaren parte egin dituzten erakunde faxista anitzen parte-hartzearekin ari dira indarrean jartzen; hauen ondorioa, adibidez, 2014ko maiatzean Odessan, Mariupolen edo Ukrainako Hego-Ekialdearen beste hiri batzuetan gertatutako odol-isuria izan delarik. Halako egoeran, industri eskualdeetako, batez ere Donbasseko langileen masa ekintza derrigorrezkoa suertatu da. Donetsk eta Luganskeko langile klasea izan da Kieveko Juntaren zigor-operazioen aurkako erresistentziaren muina.
Donbasseko erresistentziaren izaera
Merkatu-erreformez jositako 20 urteen ostean, Donbasseko langileak eta biztanleak –sindikatuetan antolatu gabe eta euren erakunde politikorik gabe egon direnak- noraeza ideologikoan egongo zirela begi-bistakoa zen. Hori dela eta, eskualde matxinoetan masa-mugimendua hasi zenean, elementu kontserbakorrez eta are atzerakoiez (monarkikoak, klerutza, errusiar nazionalistak) osatutako opila labean sartu zen. Hau prozesu historiko objektiboa da, mugimendura aurrez politikan parte hartu ez zuten milaka pertsona batu zirelako.
Baina ezaugarririk garrantzitsuena, milizien mamia, lantegietatik eta meatzetatik datozen eta armak borondatez hartu dituztenek osatua, justizia sozialaren, industriaren nazionaltzearen eta are SESBen berrezarpenaren sloganen pean ari dela da. Sobietar Batasuna eta bere ikurrak, adibidez Leninen edo faxismoaren aurkako gudan hildako sobietar soldaduen oroimeneko monumentuak babestea, aurreko lorpen sozialak berreskuratzeko, kapitalismoaren eta merkatuaren ukoaren eta oligarken uzkailtzerako langileen nahia erradikalaren erakusgarri bihurtu dira.
Hau da Kremlin eta errusiar burgesia ikararazten dituena; eta horregatik ari dira hauek oinarrizko mugimendua leuntzeko, indar politiko independente bat agertzeko, Donetskeko Herri Errepublikan (DE) edo Luganskeko Herri Errepublikan (LHE) aldaketa sozial eta ekonomiko erradikalak eman daitezen saihesteko eta miliziaren komandante independenteak neutralizatzeko bereak eta bi egiten. Horregatik, Errepubliketara kurginianzaleen (1), nazionalisten eta beste indarren isuria egon da. Zentzu honetan, Putinen erregimenak paper erabat atzerakoia jokatzen du.
Errusiar inperialismoaren beldurrak ulergarriak dira. Donbasseko biztanleak eta langileak, indar buruaskia eta independentea izanik, Errusiako langileentzako zein Donbassen ondoko eskualdeetako biztanleentzako eredu izan daitezke. Une berean, armak hartu dituzten langileek pizteak dagoen indar potentzialki iraultzaile bat osatzen dute, antolaketa politiko edo sindikal seriorik ez badute ere. Noski, gaur egun, euren borrokaren emaitzak Novorossijaren eta Errusiar Federazioaren arteko adostasun burges baten menpe daude, baina beste zirkunstantzia batzuetan, hori aldatu daiteke.
Aipatu dugun Putinek esan du Donbasseko meatzariek eta traktore-gidariek –langile klaseak- zigor-operazioaren garaipena saihestu dutela eta batailoi nazien eta ukrainar indar armatuen erasoak ohildu dituztela. Etorkizunean matxinada soziala Ukrainako beste aldeetara hedatzean paper bat joka dezakete.
Kieveko juntaren guda-helburuak
Kieveko junta izan zen “operazio antiterrorista” delakoaz eskualde autonomoak sortzea saihesten saiatuz eta diktaduraren aurka erresistitzen zutenen aurka bortizkeria erabiliz Ukrainako Hego-Ekialdeko biztanle eta langileen aurkako izua zabaldu zuena. LHE eta DHEren porrotak sarraskiak, mugimendu antifaxistan parte hartzen duten guztien suntsiketa fiskoa, garbiketa etnikoa eta batailoi nazien erregimen basatia ezartzea esan nahi du. Mehatxu hau ez dugu gainditu Ukrainan faxismoaren aurkako borroka bukatu ez delako.
Modu berean, orain Kieven boterean dagoen taldea uneoroko krisian bizi da, edozein unetan are eskuindarragoa den erregimen bat edo batailoi nazien aginte zuzena ezar dezakeen beste kolpe bat gerta daitekeelarik. Ukrainar armada eta baita Estatu-aparailu osoa hondoratzen ari dira. Langileak indarrez daramatzate beste mobilizazio batetara, eta askok uko egiten diote frontera joateari, badakitelako oligarkek Donbasseko biztanle matxinoen aurka borrokatzeko erabiltzen dituztela.
Eta oraindik ere, pertsona “aurrerakoi” batzuek edo sindikatu “askeetako” kideek gudaren aurkako erretolikaz apaindutako armagabetzearen aldeko slogan burges bakezaleak botatzen dituzte. Zertaz ari gara? Donbasseko miliziek euren armak Kieveko Junta indartzeko eta honek Donetsk eta Luganskeko errepubliketan odol gehiago isurtzeko utzi behar al dituzte? Halako bakezalekeriak alde bati soilik egiten dio mesede eta Juntari Donbasseko langileen aurkako genozidioa estaltzen laguntzen dio!
“Sindikatu independenteak” LHEn
Kontutan hartu beharrekoa da baita ere Luganskeko “sindikatu independenteek” delakoek antolatutako eta Errusiako Lanaren Konfederazioko (KTR) Boris Kravtxenkok eta sindikatu hori edota “askeetako” beste pertsona esanguratsu batzuek oihartzuna eman dioten probokazioa. Meatze batzuetan “sindikatu independente” bat erregistratzen ukatzearekin hasi zen. Hortik, Herri errepublikak anti-langileak direla eta Luganskeko sindikatuak afiliatuta dauden Munduko Federazio Sindikalak (WFTU) (2) paper negatiboa jokatzen duela ondorioztatu dute.
Egia esan, ukrainar kideek baieztatu dutenez, erregistrapen hori guda zibilean Kieven alde aktiboki ari den Mikola Koziuberdaren saiakera bat izan zen. Hau da honi buru gure Ukrainako burkideek diotena:
“LHEko buruzagitzak Koziuberda gudaren eta Juntaren aldeko sindikalisten ordezkari gisa ikusten du. Hau ez da soilik operazio antiterroristaren bultzatzaile bat, baizik eta operazio horretako beteranoen organizazioaren zuzendaria.
20 urtez halako sindikatu independenteak borroka ekonomikoetara mugatu dira, borroka politikoetan parte hartzeari uko eginez, baina egia esan horietako asko orain Donbasseko guda babesten duten posizio liberal eta nazionalistetan egon dira. Nik ez du Errepubliketako liderrek sindikatuekiko duten posizioa justifikatuko, baina meatzarien eta ikatzaren industriaren egoeraren ardura merkatu-erreformak hasi zituztenengan eta prozesu hau azkartzen duen eta orain gatazka militarrera eraman duen histeria nazionalistarengan dago.
Berak dio: “Gure meatzarien soldata ordaintzeko banku-txartelak blokeatuta daude. Otsaila hasieran, meatzeen aurreko sukurtsalean soldata bakarra, 2014ko azarokoa ordaindu da. Eta besterik ez”. Baina Ukraina izan da blokeatu dituena, eta sindikatu nazionalista batek ere ez du soldata justu bat kobratzen saihesten duen blokeoa ezarri duen Estatuaren aurrean langileen defentsako errebindikaziorik egin!”
Iruzkin honek argi uzten du zein den sindikatu “independenteen” eta Gobernua eta operazio antiterrorista babesten dituen Ukrainako Sindikatu Independenteen Konfederazioaren (CFTU) papera. Errusiako, Kazakhstango eta Ukrainako aktibista sindikalek CFTUk egiten duen edozein adierazpen eszeptizismoz hartuko dutela espero dugu.
Gure posizioa
Munduko Federazio Sindikalaren (WFTU) posizioa, Donetskeko egoerari buruzko ebazpen berezi batean azaldua, non WFTUk Donbasseko langileak eta herria babesten dituen eta hauei elkartasuna adierazteko deia egiten duen erabat babesten dugu. Luganskeko sindikatu eta elkarte profesionalak WFTUko kide egitea modu positiboan, munduko klase-sindikatuen bilgunea sobietar errepublika ohietan hedatzeko aurrerapausu gisa hartu behar da.
WFTUren posizio antiinperialista argi batek Donbasseko eta baita Ukraina osoko langileak piztea ekarriko du. Prozesu honetan klase-borrokan dabiltzan sindikatuen beharra azalduz, internazionalismo proletarioaren, elkartasunaren eta langile klasearen independentzia politikoaren ideiak zabalduz parte hartuko dugu.
Egoera honetan, independentzia politikoa zigor-operazioa babesten duten sindikatuekin hautsiz eta Kieveko gobernuak NDFren, tokiko oligarken eta inperialismoaren mesedetan darabilen politika salatuz adierazi behar da.
Gudaren aurkako propaganda ezin da bakezaletasunera edo armagabetze soilera mugatu, baizik eta guda-gobernuaren uzkailtzera deitu behar du, derrigorrez mobilizatutako ukrainar langileei matxinatzera, soldaduen komiteak antolatzera eta euren komandanteen ordena desobeditzera eta operazio militarrak gelditzera deitu behar ditu.
Kasu honetan, Ukrainako Indar Armatuak neutralizatuz, benetako eta ez paper-gaineko baketzerako aukera bat sortuko duzue, soldaduen arteko ahaidetzearekin eta pistolak klasezko benetako etsaien eta gudukatzaileen aurka itzuliz.
Oharrak:
(1) Kurginianzaleak, Sergei Kurginianek zuzendutako “Denboraren Esentzia” taldearen jarraitzaileak. Mugimendu ezkertiarra da, baina baita ere Kremlinekiko gertukoa.
(2) Munduko Federazio Sindikala 1947an sortu zen, ildo antikapitalista eta filokomunista jarraitzen zuten sindikatuekin. Bloke Sozialistarekiko oso solidarioa zen. Federazio horretako euskal kide bakarra LAB da.