Tatzhit Mihailovitx
Jatorrizko bertsioa ingeleraz: Vineyard of the Saker bloga
Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea
(Sakerren oharra: Tatzhit Mihailovitxek artikulu hau argazki eta bideo askorekin bidali digu eta loturez ordezteko eskatu diot, orrialdean gainkarga-arriskurik ez egoteko eta errazago formateatze aldera)
Donbassen borrokalari galera-kopuruaren inguruko ebidentzia (Pentsakera bikoitzaz haratago ikusiz)
LABURPENA
Ukrainako guda zibileko bi aldeek etsaiaren galerak erabat puzten dituzte eta norberenak estaltzen saiatzen dira. Hori dela eta, galdutako bizitzen inguruko egitateetan oinarritutako estimazio bat beharrezkoa da.
Lostarmour.info data-baseak Ukrainako Indar Armatuek 1000 ibilgailu baino gehiago suntsituta edo harrapatuta galdu dituztela dio. Aurreko gatazketan, (Txetxenian, Sirian, Iraken) ibilgailu blindatu suntsitu bakoitzagatik 10-30 artean soldadu hiltzen ziren. Orduan, laburren jota ere, Kieven aldeko 14.000 mila soldadu inguru hilko zirela esan dezakegu. Zaurituen kopurua 4 aldiz handiago izan daiteke, horietatik herena betirako ezgaitutako geratuko zelarik. Zenbaki hauek Kievek emandakoak (sinesgarritasunik gabekoak) baino handiagoak dira, zeintzuek 1500 hildako eta 4500 zauritu estimatzen dituzten.
Matxinatuen galeren kopurua agian hurbilago dado Kievek emandako 8000 hildakoen datutik, matxinoek emandako 1000-1500 hildakoen zenbakitik baino, beraz, nolabait 5.500 bat hildako eta lau aldiz gehiago zauritu izan direla jo dezakegu.
Zibilen heriotzak ez batzuek ez besteek ez dituzte ezkutatzen, eta 5-6 mila arteko estimazioak zuzen egotea litekeena da.
SARRERA ETA ARRAZOIAK
Oraintsu Washington Post egunkariak, ukrainar ekonomiaren benetako inflazioa %272koa, ukrainar gobernuak onartzen duena (%28koa) baino hamar aldiz handiagoa dela dioen idatzi bat argitaratu du.
Zoritxarrez, prezioak eta txanpon balioa bezala egitate argiak kenduta, bajak gutxietsiak direnean ez dago baieztatzeko modu errazik, batez ere komunikabide guztiak gobernuaren esku daudenean, eta guda-zonaldeko kazetariak militarren ikuskaritza zorrotzaren pean daudenean.
Bideoa: ukrainar kazetariek operazio antiterroristaren propaganda-departamenduaren aurka protestatzen dute.
https://www.youtube.com/watch?v=MEN0-BwdkXI
Ez da benetako estatistikak egon arren gobernuak ezkutatu egiten dituela, baizik eta onenean, ez daudela hauetan interesaturik, eta okerrenean, faltsifikatu egiten dituztela.
Hemen, galerak modu okerrean jakinarazten dituztela frogatzen duen ebidentzia:
Noski, tropen eta borrokaren ondoko iturrietatik lehen eskuko ebidentzia ugari daude, bideo hau kasu:
Bideoa: Juri Kasianov Kieven aldeko boluntarioa Debaltsevoko galeren inguruan https://www.youtube.com/watch?v=vHTIKvBMAe8
Transkripzioa: “Lehendakariak, Estatu Nagusiak eta Segurtasun Kontseiluak diotena baino askoz soldadu gehiago hil dira… Badago %100eko konfidantza diodan jendea, han egon dena, zeinak gauzak kontatzen didaten. Nire arma-lagun bat, oraintxe erietxetik atera dena, inguratzea puskatzen saiatu zen ehun laguneko zutabe batean zegoen. Gobernuaren txostenen arabera, batailoiko 3.000 lagunetatik19 hildako soilik izan ziren. Nire lagunak 100etaik soilik 14 atera zirela bizirik esan zidan, beste denak hilda daude…”
Politikariek berdina diote: lehendakaritzarako hauteskundeetan hirugarren geratu zen eta Radako bosgarren alderdiaren buru den Liaxko diputatuak, gobernuak irailean 8.000 galera ezkutatu zituela dio.
Bideoa: Liaxko: Poroxenkok gure mutilak erre zituen galerak ezkutatzeko
https://www.youtube.com/watch?v=Cs0TLPVLYVA
Ukrainako alderdi nagusiko diputatu Olinikek galeren inguruko zenbaki ofizialak ez onartzeak “oposizioan”, beraz orain aukeratu behar omen du Gobernuarekiko oposizioan edo errealitatearekiko oposizioan dagoen.
Itzulitako adierazpena:
http://fortruss.blogspot.com/2015/01/kolomoisky-camp-accuses-poroshenko-of.html
Filatov legebiltzarkideak Poroxenkori zera idazten dio: Debaltsevon soilik sei hildako egon direla diozunean, zureganako eta Estatuarenganako konfidantza hondoratzen duzu. Irakurri gorpuak berreskuratzen dabiltzanek diotena. Egiari aurre egin diezaiokegu. Ez gaitzazu gezur batean bizi arazi”
Itzulitako adierazpena:
http://adam1baum.blogspot.com/2015/02/filatov-asked-poroshenko-stop-lying-6.html
Bide batez, aipatutako politikari guztiak nazionalista gogorrak eta errusofoboak dira. Oposizioko Xufritx diputatuak antzeko zenbakiak aipatu zituen: bi aldeak ados dauden gai apurretako bat da hau.
Itzuli Gabe: Xufritxek azaroko benetako galerak 14.000 izan zirela dio.
http://vesti-ukr.com/donbass/79012-shufrich-zajavil-o-14-tysjachah-pogibshih-za-vremja-ato
Galerak gutxietsiak izan direla dioten Gobernuaren hackeatutako dokumentuak ere baditugu, baieztatu gabeak dira, baina iturri fidagarri batetatik datoz:
http://rt.com/news/227071-ukraine-troops-hide-losses/
Jakina, gutxieste hori komunikabideetan aise azaltzen da, Kieven aldeko batzuetan baita, independentzia galdu ez dutenetan:
Hala ere, ezin ditugu ezta ere matxinoek emandako zenbakirik erabili, hauek ere etsaiaren galerak handizkatzen baitituzte, gudetan ohikotan egiten den bezala, eta hainbat talde matxinoetan zatiturik, euren galeren inguruko datu osorik emateko ezgai dira.
Bideoa: LHEko brigada-komandante Mozgovoi guda-galeren inguruan
https://www.youtube.com/watch?v=Ff0sfod-qCQ
Bideo horretan, zera dio LHEko Mozgovoi brigada-komandante ospetsuak: “Bietako alde batek ere ez ditu benetako zenbakirik emango Galerak bi aldeetan itzelak dira”.
Beraz, gatazka honetan galdu den bizitza kopuruari buruzko datuetan oinarritutako estimazio fidagarri bat premiazkoa da.
AURREKO ESTIMAZIOAK
Ikus ditzagun zein zenbaki eman dituzten:
Kieveko gobernuak bere armadak 1550 hildako izan dituela dio.
http://odnako.su/news/politics/-292490-v-donbasse-s-nachala-ato-pogibli-1549-voennyh-poroshenko/
(Iturriaren arabera, aldaketa batzuk egon daitezke: Estatu Nagusiak, oro har, Lehendakariak eta Segurtasun Kontseiluak baino zenbaki altuagoak ematen ditu: nahiz eta bestela izan beharko zatekeen, Estatu Nagusiak ez baititu paramilitarren galerak kontatzen). NBEk 5000 bat pertsona hil direla dio
http://www.reuters.com/article/2015/01/23/us-ukraine-crisis-un-idUSKBN0KW13P20150123
DATUAK ETA ANALISIA
Zaila da lehen eskuko datuak izatea, alde guztiek (UIAk, DHEk, LHEk, “berreskurapenerako” GKE ezberdinek,bertako herritarrek) askotan galeren hilotzak borroka-zelaitik kendu eta azkar lurperatzen baitituzte, eta orduan nortasuna edo bestelako daturik ezin baitaiteke zehaztu.
Beraz, askoz ere fidagarriagoa da suntsitutako ibilgailuak zenbatzea: askotan borroka izan den tokian aste osoz egoten baitira; gizakiei baina maizago ateratzen zaizkie argazkiak eta zein aldetakoak diren ereduari, kanpoko markei eta posizioari so eginez gero, erraz identifika daitezke.
Lostarmour.info ukrainar gatazkan suntsituak eta atzemanak izan diren ibilgailuak zenbatzen ditu (eta baita ere artilleria, hegazkina, misil aunitz jaurtitzeko sistemak eta abar, baina honakoetan zenbaketa ez da hain zehatza)
Soilik bideoz edo argazkiz identifikatutako ibilgailuak zenbatzen dituzte: ibilgailu bakoitzaren argazkiak eta identifikazio-zenbakiak daude, asko mapaz kokatuak eta abar.
“Suntsitutakoen” eta “atzemandako” ibilgailuen datubaseak
http://lostarmour.info/armour/
http://lostarmour.info/spoils/
Zoritxarrez ez dago ingelerazko bertsiorik (eurentzat itzulpena egiten saiatu nintzen, baina ez zuten eskegitzeko eta mantentzeko pertsonalik). Hala ere weborria ulertzn erraza da, hemen atal ezberdinak erakusten dira:
http://oi58.tinypic.com/34zk7zb.jpg
*gibelohar bezala, “Off-Tpopic” atalean “Шушпанцеры” (PanzerBitxiak) sekzioa dago, non erabilpen militarretako berrerabilitako ibilgailu zibilak eta arma bitxidun blindatze arineko ibilgailuak erakusten diren. 381 ibilgailu zenbatu dituzte, harrigarria oso:
http://lostarmour.info/shushpanzer/
http://lostarmour.info/media/images/id799-01.jpg
Baina artikulu honek dituen helburuetarako, UIAk eta Donbasseko miliziek galdu dituzten ibilgailu normaletan soilik gaude interesatuta, eta hauek erraz zenbatu daitezke lostarmour.info datubasea kontsultatuz (ziur egoteko eta suntsitutako 680tik eta atzemandako 340tik gutxi batzuk soilik ikusi badituzu, egin klik “ikus ibilgailu ugztiak” atalean).
2015eko martxoaren 3rako, kameraz UIAren suntsitutako 627 ibilgailu blindatu eta miliziaren 76 atzeman ziren. UIAren 376 ibilgailu eta errebeldeen 27 etsaiak harrapatuak izan ziren.
—————— UIA / Donbasseko miliziak
Suntsitutakoak 627 / 76
Galdutakoak 376 / 27
Zenbaki hauetan eta aurreko gatazken inguruko datu fidagarriagoetan oinarriturik, gatazka honetako benetako zenbakietara hurbiltzen den estimazio bat egin dezakegu.
Aurreko gatazken datuek lortzeko, antzeko armadak topatu behar ditugu: sobietar ekipamendu zaharkitua darabilten Guda Hotzaren garaiko sobietar taktikak darabiltzaten eta gaizki zuzendu eta entrenatutako armadak
Ukrainar armadaren akatsen inguruko artikulua:
http://www.liveleak.com/view?i=c73_1423004519
Jakina, burura datorkigun lehen adibidea 1993 inguruko errusiar armada eta Txetxeniako Lehen Guda dira, eta gero Irak eta Siriako herrialdeak.
Lehenik eta behin, ikus ditzagun zeintzuk diren halako baldintzetan egindako kanpaina militar batetako ibilgailu blindatuen galeren gutxieneko erlazio-kopuru absolutua.
Errusiarren 1993ko Txetxeniako galerak eta irakiarren 1990ko galerak ideialak dira horretarako: bi armadek ukrainarrak baino blindatu gehiago zituzten (non ibilgailu blindatuen falta geroz eta handiagoa dagoen, Poroxenkoren aholkularia kexatu den moduan: http://www.liveleak.com/view?i=baa_1422989162), eta baita blindatuak galtzeko aukera gehiagok: batak prestakuntzarik gabe, 3 urtez tankeak suntsitzeko entrenatu eta armatu den armada intsurgente baten kontra borrokatu zuela eta besteak basamortuan airezko indar itzela zuen etsaia zuen aurrean.
Desertuko Ekaitza operazioak, irakiar hildakoak 25.000 eta 100.000 artean eta galdutako ibilgailuak 5 eta 6 mila estimatzen dira. Honek, (bataz bestekoa erabiliz) suntsitutako Ibilgailu Blindatu bakoitzagatik hamar hildakoren erlazioa ematen digu.
Txetxeniako errusiarren galerak ez daude hain ondo zenbatuta, bi aldeek euren galerak ezkutatzen saiatu izan zirelako eta errusiarrek are euren suntsitutako blindatuak borroka-zelaitik ebakuatzen zutelako; baina iturri ezberdinak erabiliz, suntsitutako blindatu bakoitzeko 15 hildako zeudela estimatzen dut, nahiz eta portzentaia altuagoa izan daitekeen (Grozniko setioan blindatuen galera handia egon zen, hurrengo kontraintsurgentzia kanpainan ez hainbeste). Groznin sartu ziren galdutako ibilgailuak/hildakoak erlazio posiblerik txikiena errusiar tropa blindatu-mekanizatuek izan zuren, alde guztietatik sarekatua zina zena: adibidez Maikopeko brigadak 800 gizon eta 100 ibilgailu baino gehiago galdu zituen, 8/1 erlazio bat dugularik.
Bestetik, Siria guda zibil desorganizatu bat da, Ukrainakoaren antzekoa, non bi aldeak arinki armatutako paramilitarrengan oinarritzen diren, baina Gobernuak, Ukrainakoaren antzera, blindatu asko ditu. Nahas-mahas borroka batetarako datu zuzenak topatzea oso zaila bada ere, argi dago galdutako ibilgailuak/hildakoak erlazioa altuagoa dela: adibidez, gobernuak galdutako gizonak 40-8o mila soldadu artean daude, eta galdutako ibilgailuak 1.800 inguru dira, 30:1 erlazio bat ematen duelarik.
https://medium.com/war-is-boring/how-to-take-out-1-800-tanks-in-two-years-74ecd413cb93
Honetan oinarrituz, Kieven erregimenaren galeren estimazio bat egin dezakegu.
Argi dago Ukrainan galdutako ibilgailuak/hildakoak erlazioa 8-10:1 gutxienekoa baino altuagoa dela, gobernuak ez baitu 1990an Irakek edo 1993an Errusiak erabiltzen zuen blindatu kopurua erabili, eta matxinoak ez daudelako AEBtako Aire Indarrak edo Grozniko sarekada-egileak egon ziren bezain ondo armatuak edo moldatuak.
Beste alde batetik, Ukrainako Guda Zibila ez da Siriakoa bezain bortitza, ez du bortizkeria sektarioaren trazarik (Kieventzat ari diren jihadista ehunka gutxi batzuk kenduta http://www.liveleak.com/view?i=aab_1425325987), beraz, ezgaitutako edo amore emandako ibilgailuetako pertsonala bizirik utzia izan ohi da, matxinoek behartuta errekrutatutako Armadako soldaduekin horrela jokatzen baitute. Masa-errendizioetan, ondoko babes-infanteriakoak ere bizirik utzi ohi dira baita (Beheko bideoan, gobernuaren soldaduek 6 tanke errenditzen dituzte, eta bi infanteriazko borroka-ibilgailurekin joatea uzten diete)
Bideoa: Erregimenaren errenditutako tankeak Starobexevon
https://www.youtube.com/watch?v=QNJ7pr_OXIc
Honek esan nahi du hildako gutxiago daudela suntsitutako ibilgailu bakoitzeko eta askoz ere gutxiago atzemandako bakoitzeko. Zoritxarrez, Kievek bere soldaduei ibilgailu blindatuak ez errenditzeko agintzen die, guztiz inguratuta badaude ere (Ilovaisk, Debaltsevo), beraz askotan arma astunak errenditu aurretik hiltzen dira.
Bideoa: Ilovaisken inguratzea hausteko saiakera (ikus YouTubeko bideo-deskripzioa)
https://www.youtube.com/watch?v=-IY5FbVHVE0
Artikulua: Debaltsevotik txostena eta neguko kanpainaren gainbegiratu estrategikoa
http://www.liveleak.com/view?i=95a_1424388153
Oro har, suntsitutako ibilgailu bategatik 20 hildako egongo ziratekeen, eta atzemandako bakoitzagatik, 5.
2015ko martxoaren 3an lostarmour.info webguneko datu-baseko datuei so eginez, honek erregimenaren aldeko 14.420 hildako ematen ditu.
Eta harrigarria bada ere, zenbaki hau bat dator Liaxko diputatuak (zeinak irailerako 1000 baja ofizialei “ezkutuko” 8000 gehitzen zien) eta Xufritx diputatuak (14400 hildako azarorako) emandako zenbakiekin
Suntsitutako ibilgailu denak filmatuak izan ez direnez eta diputatuek euren adierazpenak egin zituztenetik borroka gogorrak eman direnez, zenbaki horrek altuagoa izan behar du. Posible izan daitekeen estimaziorik altuena DHEko bozeramaile Eduard Basurinek esandakoa da: “erregimenaren hildako 24.000 soldadu”. Beste estimazio interesgarri bat frontetik Dnepropetrovsk, Kharkov, Odessa edo Kieveko erietxera eramandako zauritu larrien zenbakietan oinarritzen da.
http://m.rusvesna.su/recent_opinions/1422278960
Larri zauritutako soldaduen datuak batuz, egileak urtarrilerako UIAko 12.000 soldadu larrik zaurituak zirela ondorioztatzen du, tokiko erietxetan arinki zauritutako antzeko kopuru bat artatutako zelarik.
Zaintza mediku eskasa dela eta, larriki zaurituen artean heren bik hiltzen bukatzen dute, beraz, artatzeko ebakuatutako 12.000tik, 8.000 hil egingo ziratekeen. Hala ere, zenbaki honek ez ditu barnebiltzen Estatuaren nominatik at dauden zauritutako milaka paramilitarrak, ezta ere inguratzeen barruan utzitako eta ebakuatzen ezinezko ziren UIAko soldaduak. Zokora utzitako soldaduen kopurura hurbildu gaitezke Kieveko iturriek maiz esaten baitute 6-8 mila arteko UIAko soldadu ekintzan desagertuak izan zirela, eta horietako asko hilda egongo ira (desertore asko badaude ere). Honek 12-15 mila arteko hildakoen zenbaki berera eramango gaitu.
Halako estimazio argia artikulu honen oinarri gisa ez erabiltzeko arrazoi nagusia zaurituen zenbakiak konfidentzialki lortu direla eta independenteki ezin baieztatu izana da, lostarmour.com webgunekoa erraz frogatu den bezala. Estimazio hau aipatzeko arrazoia kontserbakorra izatean (matxinoek aldarrikatutako kopurua handi uzten du) eta idatzizkoa dela da, idazleak ukrainar erietxeak ezagutzen baititu.
Analisi honek eta datu ofizialek, Juntaren 14.000 hildakoz gain, larri zauritutako 20.000tik gora aipatzen dute (eta zauri arinak dituztenak sartzen baditugu, zenbakia biderkatu egingo zitzakeen).
Matxinoen galerekiko, galdu dituzten ibilgailu kopurutik estrapolazio bat egitea akats bat izango zatekeen: errebeldeek oso ibilgailu gutxi zuten Minsk-1 Ituna eman artea, eta neguko kanpainan eta UIAk baino zuhurrago eta hobeto erabili zuten. Euren berreskuratze eta konponketa taldeek ere lan hobea egiten dute (berreskuratzea euren ibilgailuak lortzeko iturri nagusia baita), eta inguratuta geratu aurretik atera egiten dute eta abar. Beraz, galdutako ibilgailuak/hildakoak erlazioa 50:1 izan daiteke.
UIAren galeretan oinarrituta estimazio hobe bat egin daiteke: askoz gutxiago diren matxinoek, euren motibazio handia eta lidertza trebea direla eta, UIA baino hobeto borrokatzen badute ere, galerak konparagarriak izango dira: udako kanpainan zehar UIAk galdu dituenaren herena (gaizki entrenatutako armada baten kontra hiriak defendatzen ari zirela), eta erdia neguko kanpainan (UIAren indarrak erasotzen ari zirelarik, orduan galerak parekoak izan beharko ziratekeen, baina azkenean garaipena lortzeak beste indarrak garaitzeko aukera eman zien). Beraz, 14.000ren %40=5.600 hildako matxino ditugu.
Gogora ezazue matxinoak koantitatiboki gutxiago zirela eta uren galerak ordeztea asko kostatzen zaiela, beraz 6.000 hildako (eta 12.000 zauritu) baino gehiago ematen duen estimazioak ez du logikarik, armada matxinoek 35.000 bat gudari baitituzte, beraz, 12.000 hil egin badira, orduan matxino oro hila edo zauritua izango zatekeen. Estimazio beherakorragoak, 1.000 hildako ematen duten datu ofizialak kasu, ez datoz bat galdutako ibilgailuen kopuruarekin, edo Donetskeko aireportuko edo Debaltsevoko borroka gogorretan eman diren “galera handiekin”.
Galera zibilei dagokienez, etsaiaren ekintzagatiko heriotzak errazak dira zenbatzen, bi aldeetako batek ere ez baitu hau ezkutatzeko asmorik. Poroxenkoren “5.638 zibil hildako” eta DHEren Giza Eskubideen departamenduaren “2251 hildako soilik DHEn” eta Puxilinen “7.000 hildako, %80 zibilak” bat datoz.
Itzuli gabeko loturak: Poroxenko eta Puxilin
http://www.interfax.ru/world/421579
Kategoria oso garrantzitsu bat, frontetik at hildakoak, hemen ez da estimatzen.
Hala ere, gatazka honetan bizitza kopurutik handiena hondamen ekonomikoa (Ukrainako bataz besteko pentsioa hileko 50$ jaitsi da eta NDFk inposatutako prezio igoerak ere kontutan hartu behar dira), medikamendu falta, krimenaren igoera eta abar direla eta milioi bat errefuxiatu daudelarik galduko edo laburtuko diren bizitzak dira.
GIBEL-OHARRAK:
Erreferentziarik gabeko gatazkak:
AEB edo Mendebaldeko indarren galerak ez dira azpimarragarriak gehienetan AEBk eta ez baitu blindatu bitartez borrokatu, baizik eta tokiko gerrillak borrokatuz, eta gainera AEBen indarrak UIA baino askoz hobe armatuak daude.
Erreferentzia bat ematearren: Iraken, AEBen hildako/galdutako ibilgailuen erlazioa 20:1 zen (oso ibilgailu gutxi erabiltzen baitzen) eta zauritu/hildako erlazioa 7:1 (osasun zaintza oso ona zuten eta).
http://www.sltrib.com/search/ci_3513955
Guda zibil post-sobietarretan gertatutako moldaviar, georgiar edo azerbaijandar galerak ez ditut kontutan hartu; gatazka horietan parte hartu zuten armadak entrenamendu eta konposaketa aldetik ukrainarraren oso parekoak baziren ere, orduko armada horiek oso blindatu gutxi zituztelako beraz galdutako ibilgailuak/hildakoak erlazioa oso handia izango zatekeen. Gainera, Ukrainan bezala, txostenak ez dira oso fidagarriak.
LostIvan:
LostArmour webgunearen arrakasta ikusita, aktibista nazionalista batzuek LostIvan.com webguena martxan jarri dute, Donbassen dauden errusiar soldaduak jarraitzeko. Donbassen, autodefentsa milizien alde borrokatzen boluntario gisa errusiar herritar asko badaude ere, eta egian errusiar soldadu batzuk egon badaitezkeen ere, webgunea oso ikerketa txarra da, gezurrez, informazio eskasez eta herritar arruntak edota erretiratutakoak soldadu gisa aurkezteko saiakerez betea
LostIvanen “iturri” tipikoa:
http://www.liveleak.com/view?i=28a_1411685822
Adibidez, ausaz ikusi ditudan lehen zerrendetan, Ukrainan soldadu bat zegoela frogatzen zuten… ukrainar zigarroen kutxa baten argazki batekin. Ukrainako mugan eta Krimean dauden errusiar tropak kontutan hartuz, halako “ebidentzia” egia balitz, orduan dozenaka milaka soldadu aurki daitezke. Hitz gutxitan, moderatzaile on bat behar dute.
Donbassen daude errusiar tropei buruz:
Ez dut “Errusiar Armadako” hildakoez hitz egin, ez dagoelako armada duela zenbait urte/hilabete/egun utzi duen errusiar beteranoak eta aktiboan daudenak bereizteko modurik, batez ere sare sozialetan, argazkietan eta abarretan gezurretako “errusiar soldaduak Ukrainan” agertzen badira.
Badago indar ilun bat “Ipar Haizea” edo ”bolondres antolatuak” edo ”oporraldian daudenak” deitzen direna, zeintzuk Errusian entrenatutako beteranoak, Donbassera borrokatzera joateko armada utzitako boluntarioak edo zuzenean errusiar soldaduak izan daitezkeenak. Desberdintasuna teknizismo bat izan daiteke, Errusiak ez baitu bere herritarrek atzerriko gudetan borrokatzea zigortzen duen legerik (aberasteko bada, edo guda krimenak egiten badira izan ezik); beraz soldaduek ere eskubidea dute Donbasseko miliziekin borrokatzeko.
Mendebaldar boluntarioak Sirian:
http://en.wikipedia.org/wiki/Foreign_rebel_fighters_in_the_Syrian_Civil_War#Western_countries
Zakhartxenkok 3-4 mila errusiar boluntariotatik gutxi batzuk zerbitzua utzitako soldaduak zirela esan zuen (elkarrizketa hau gaizki aipatu zuten The Telegraph egunkarian, Donbassen 3-4 mila soldadu errusiar artean zeudela esan baitzuten. http://www.telegraph.co.uk/news/worldnews/europe/germany/angela-merkel/11060559/Serving-Russian-soldiers-on-leave-fighting-Ukrainian-troops-alongside-rebels-pro-Russian-separatist-leader-says.html).
Beste arrazoi bat, Ipar Haizeak, direnak direla ere, oso galera gutxi izatean datza: soilik ahulguneen aurkako eraso zorrotz eta zuzenetan hartzen dute parte, Juntaren indarrak baino hobe entrenatuta daude, eta distantzian borrokatzen dute. Dordzhi Batomunkuevi egindako elkarrizketa oso hedatua kontutan hartzen badugu (zeina ikur mendebalzale batean agertu zen eta oso itxuraldatua ematen zuen, agian gezurrezkoa da), bere batailoiak, Debaltsevoko borrokaldian, soilik lau zauritu eta hildakorik ez du sufritu, eta borrokaren eskala kontutan hartuz gero, unitate errusiarrik handiena zatekeen. Oro har, Ipar Haizearen galerak, hildakoen eta zaurituen artean, dozena bat izango dira.
Txetxenia:
Idatzi honek norbait Errusiaren Txetxeniako ekintzen eta Kievko Gobernuak Donbassen egiten dituenaren arteko berdintze txepelen bat egitera badarama, gogorarazi behako nioke ezberdintasun handi bat dagoela: Errusiaren Txetxeniaren lurrarekiko “eskubidea” mitikoa ez zen Txetxeniako lehen edo bigarren kanpainen arrazoia
Egia esan, Errusiak Txetxenia EZ zuen inbaditu independentzia aldarrikatu zuenean, eta ez du bere nazio-eraikuntza oztopatzen saiatu.
Guda hiru urte beranduago hasi zen, eta arrazoiak errepublika hortan ematen ari zen errusiar etniakoen genozidioa (20.000 hildako, besteek ihes egin behar izan zuten), krimenean oinarritutako genozidioa, petrolioaren garraioaren eta ekoizpenaren inguruko ardura estrategikoa eta gobernu konstituzionala Dudaiev diktadorearen aurkako guda zibilean babestea izan ziren.
Eta Txetxenin Errusiak erabilitako metodoak gaitzesgarriak badira ere, konpara ezazue errusiar inbasioa eta 12 urte geroagoko Txetxenia eta AEBen inbasioa eta 12 urte geroagoko Irakekin… edo nazionalistak boterera iritsi eta urtebete osteko Ukrainarekin.