Jatorrizko bertsioa errusieraz: Colonel Cassad
Erdarazko bertsioa: Nahia Sanzo (Slavyangrad.es)
Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea
RIA-Novostik jakinarazten duenaren arabera, NDFren Ukrainarako misio buru Nikolai Georgievek Ukrainak aurten 10.000 milioi jasoko dituela esan du.
Guztira, NDFk 17.500 milioi jarriko ditu ukrainar ekonomia laguntzeko programaren markoan. Kopuru honi 15.000 milioi dolarretako zorraren berregituraketa eta G-7ko herrialdeek egindako 7.500 milioi dolarretako ekarpena batu behar zaizkio.
NDFren txostenaren arabera, lehengo asmoaren araberako plana handitu egin da herrialdearen Ekialdean dagoen gatazka dela eta ekonomiak “produktuen horniketa falta eta txanponaren balio-galtzeagatik kalte handia jaso duelako”.
Otsailaren 12an, NFDko zuzendari Christine Lagardek Ukrainari emandako finantza-laguntza osoa 40.000 milioi dolarretakoa izango zela baieztatu zuen. Kopuru hau lau urtez entregatuko zen eta iturri anitzetatik etorriko da.
Iaz, Ukrainaren kanpo-zorra 30.000 milioi dolarretakoa izan zen, zeina herrialdearen BPGaren laurdena izan zen. Jatseniuk lehen ministroak esan zuenagatik Kievek 11.000 milioi dolarretako zorra du. Bitartean, kanpoko txanponen erreserbak 5.600 milioi dolarretara jaitsi dira.
Litekeena zenez, menpekoari beste dosi bat eman zaio, beraz, Ukrainak udazkenean, neguan eta udaberrian ordainketen porrot egingo zuela esan zutenek, porrotaren inguruko euren komunikatuak atzeratu beharko dituzte.
Baliagarri den artean eta buruek agindutakoa betetzeko gai den artean, Juntak babesa mantenduko du. Ukrianar populazioak hurrengo belaunaldiengan pentsatu beharko duenaren inguruko Jatseniuken iruzkina ezin zinikoagoa da, ukrainar belaunaldi berriek ez dutelako ezer onik izango, zorra handituz joango delako eta belaunaldiz belaunaldi pilatuko delako.
Dirurik Gabe oso zaila izango da Kievek guda jarraitzerik izatea, kanpotarren maileguak ez badatoz, ekonomiak borrokaldian pott egin dezakeelako. Orain, beste dosi bat jasotzerakoan, Junta boterera eramateko arrazoiak bete-betean indarrean jar daitezke.
Baita ere gogorarazi behar dugu Mendebaldeak emandako azken laguntza horrek Juntari nazioarteko merkatuetan bere egoera egonkortzeko modua emango diola. Ukrainari emandako emakida hauekin bat, Frantziak ere, ordenak jarraitzearren Mistral helikopteroen aferan bere emakida izan du. Hollandek askorik sufritu ez dezan, AEBk trasatlantiko bat eraikiko dute errusiar Mistralak egin ziren ontziola berean, honek beti zalantzati den Hollande lasaituko duelarik.