Jatorrizko bertsioa errusieraz: Chervona Volyn
Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea
Martxoaren 13
Chervona Volyn weborriak Aleksandr Kononovitxek 2015ko maiatzaren 13an, goizeko 11:00etan (Moskuko ordua) VKontakte sareko KPU Xevtxenkovskaia Pravda taldean argitaratutako adierazpena ekartzen dizue.
Martxoaren 12an Lutsken erasotua izan nintzen.
Eguerdiko ordubiak aldera, autobus geltokian, kirol-poltsak zeramatzaten mutiko bi, horietako bat telefonoz hitz egiten zegoela, niri begira zeudela ohartu nintzen; autobus barrura sartu nintzen, eta eurak nire atzean eseri ziren. Kanpora irten nintzen beste autobus baten bila, eurak nire atzetik etorri ziren.
Geldialdiren batean jaitsi nintzen eta eurak atzean uzten saiatu nintzen, baina korrika etorri ziren. Momentu horretan emazteak deitu egin ninduen. Telefonoa presaka hartu nuen, baina ez nuen erantziterik izan. Telefonoan elkarrizketak jarraitzen zuen, eta nire emazteak dena entzun zuen. Geroago nire anaia Mikhail informatu zuen.
Minutu batzuk geroago, beste lau batu ziren jazarpenera. Harrapatu egin ninduten, ukabilez jo eta lurrera bota, eta lurrean ostikoka jo. Mobila hartu zidaten eta itzali egin zuten. “Zhiguli” markako seigarren ereduko eta kolore gorrixkako kotxe batetan sartu ninduten. “Basora eramango zaitugu eta han tiro egingo dizugu putakumea!” eta “Operazio Antiterroristatik gatoz eta armatuta gaude, zaborra hi!” bezalako oihuak egiten zituzten. Gehiago jipoitu ninduten. Kotxetik atera, eta ilea mozten saiatu ziren eta erresistitzen hasi nintzen.
Dena lekuko askoren aurrean gertatu zen. Kaletik zihoazen ibiltariak, Lutskeko biztanle arruntak nire alde atera ziren: “Zer egiten duzue gaizkileok? Herrialdeari izugarrizko mina egin eta orain egun argiz jendea jipoitzen duzue!” esaten zuten. Ni “separatista naizela uste baduzue eraman nazazue SBUren egoitzara!” oihu egiten hasi nintzen. Herritarrak jipoia ematen ari zirenei oihu egiten hasi ziren. Jendea matxinatu egin zen, eta erradikalen atzaparretatik atera ninduten. Jazarpenaren ostean, jipoien eta borroken ostean, ezezagun batek deitu ninduen eta ni SBUren egoitzara joateko proposamena onartu zuten.
SBUren egoitzarako bidean, zenbait jendek lagundu egin ninduen, argi esan nuelako ez nintzela SBUra entregatzen ari, baizik eta zer gertatu zen kontatzera.
SBUren egoitzaren ondoan berriz eraso gintuzten. Ez zuten gu SBUra iristea galarazterik izan.
Joan den apirilean bahitu nindutenak eta atzokoak errudun berak dira: Lutskeko Udaleko zinegotzi eta Eskuin Sektoreko kide ohi Pavlo Daniltxuk eta “exekutatzailea” Serhii Mertxuk. Hauek prestatu zuten dena,
Daniltxukek, otsailaren 19an, Voliniako Eskualdeko Administrazioaren gela batean publikoki esan zuen ni jipoitu behar nindutela
Esan beharra dut soilik Lutskeko herritarren parte-hartzeari esker nagoela bizirik, ez zituztelako gaizkile hauek urrunago joaterik utzi. Batzuk gure ondoan egon ziren, nire kontrako errepresalia gehiago ez egoteko. Ukrainako herritar arrunten era alderdikide-burkideei esker nago bizirik. Bestela, gertaera modu tragikoan bukatuko zatekeen.
Gobernuarentzatko eta Ukrainako lege-berarazte agentzientzako nire galdera honako hauxe da: nola liteke gaizkileek, terroristek eta bahitzaileak SBUren eraikinaren ondoan elkarrizketak ematen egotea? Erasoaren ondoren, hauek lasai utzi zituzten eta azalpenak nik eman behar zian nituen!
Beeren balioak utzi ez dituzten eta ni aske uzten lagundu duten Ukrainako herritar guztiei eta Alderdi Komunistaren Komite Zentralaren erreakzio azkarrari eskerrak eman nahi nizkieke. Lagun maiteok, halako neurriak hartu dituzuelako nago ni, Aleksandr Kononovitx bizirik; bahitzaileek ni akatzeko asmoak argi jakinarazi bait zituzten. Eskerrik asko!
Alderdi Komunistako Voliniako Eskualde-Komiteko bigarren idazkaria
Gazteria Komunistaren Batasunaren Voliniako Eskualde-Komiteko idazkari nagusia
Aleksandr Kononovitx