2500 inguru ukrainar militar askatu dituzte milizianoek dagoeneko

© Sputnik/ Sergei Averin

Martxoaren 14

2500 bat ukrainar militar dagoeneko askatu dituzte Donetsk eta Luganskeko Herri Errepublikek, Ukrainako Segurtasun Zerbitzuko (SBU) buru Valentin Nalivaitxenkok jakinarazi duenez.

«Egoera halanolakoa da, ezen SBUk, bere lanez gain, presoen trukaketaren hardura ere hartu behar duen, jada 2483 preso berreskuratu ditugu” zioen Nalivaitxenkok lb.ua weborriari.

© Sputnik/ Dan Levi

Kievek miliziekin zibilen askapen negoziatzen duela jakinarazi du

SBUko buruaren arabera, Ukrainak 1500 miliziano askatu ditu.

Aurretik, Donetskeko Herri Errepublikako (DHE) agintariek Kievera presoen elkratrukerako izen-zerrenda bat, 22 pertsonen datuekin bidali zutela jakin zen. Oraindik trukea emateko datarik ezarri ez den artean.

DHEk hiru zerrenda ezberdin daudela esan du; lehenengoan preso dauden milizianoen izenak daudelarik, bigarrenean, preso politikoak, 800 izen agertzen direlarik, eta hirugarrenean, Armadak atxilotutako zibilak, 900 izenekin.

DHEko giza eskubideen defendatzaile Darija Morozovak, momentuz “Ukrainaren aldetik “denak denengatik” printzipioaren araberako elkartrukerako aurrerapenik ez dugu ikusten” esan zuen.

Minsken otsaila erdialdean sinatutako dokumentuak, gatazkako bi aldeek 14 egunetan talka-lerrotik arma astunak erretiratzea eta segurtasun zonalde bat sortzea aurreikusten du.

Tropen erretiratzearen bukaerako data presoen elkartruketarako eta Donbassen status politikoaren inguruko negoziaketen hasieratako epeak kalkulatzeko oinarri gisa hartzen da.

Sputnik News erdaraz

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *